2024-12-22
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaPribatizazioaren aurka greba eguna Itsasmendikoi zentruetan

Pribatizazioaren aurka greba eguna Itsasmendikoi zentruetan

Itsasmendikoi, nautika eta nekazal eskolatako langileek aurrera darraite mobilizazioekin. Atzo zentroetan kontzentrazioak egin zituzten eta gaurko, osteguna, greba deituta dago. Bizkaiko delegazio aurrean eguerdiko 12:30etan kontzentrazioa egingo dute pribatizazioaren aurka eta zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eskatzeko.

Itsasmendikoi zentruetako langileen borroka pribatizazioaren aurka, zentru hauek ematen duten zerbitzua hezkuntza sailak bere gain har dezan eta bertako langile finko zein ordezkoak administrazio publikoan integratzea eskatzeko da. Gai horietaz hitz egiteko bilera bat eskatu dio administrazioari, baina honen aldetik erantzun baikorrik ez dute jaso oraingoz.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...