2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaPribatizatuta dauden zerbitzuak udal eskuetara bueltatzearen alde lanean

Pribatizatuta dauden zerbitzuak udal eskuetara bueltatzearen alde lanean

Kale garbiketaren publifikazioa Oñatin


2015ko abenduaren 17an, sektore publiko indartsu baten alde eta pribatizazio prozesuen kontra gauden sindikatuok historikoki eskatu eta aldarrikatu izan duguna onartu zuen Oñatiko udalak osoko bilkuran: 2016ko Urriaren lehenetik aurrera, udalak bere gain hartuko du kale garbiketa zerbitzua. Zerbitzu hori, errebertsio prozesu baten bitartez publifikatu egingo dela, alegia. 

90ko hamarkadan, orduko gobernuak kaleko garbiketa zerbitzua pribatizatu egin zuen. Hasieran, langile kooperatiba batek hartu zuen bere gain zerbitzua, baina handik gutxira FCC enpresa pribatu erraldoiak bereganatu zuen zerbitzua. Enpresa hauxe da une honetan ere zerbitzuaren kudeaketaren titularra.

Udal gobernuak FCC-rekin zuen kontratua hautsi zuen, enpresa honek kontratuan jasotakoa ez zuela betetzen argudiatuta:

1. Lan tresnak hondatzen direnean ez dituelako berehala konpontzen dituztelako berehala konpontzen.
2. Bajak, jai-egunak edo oporrak ez direlako ondo kubritu izan; egun askotan 4 edo 5 langile egon direlako soilik lanean, kontratuak 7 langilek egon behar dutela dioenean.
3. Lan antolakuntza penagarria delako.

LAB sindikatuak beti defendatu izan du udalak zuzenean kudeatu beharko lukeela zerbitzua. Horrez gain, enpresa honek adostutakoa ez badu betetzen (hori begi bistakoa da eta geuk ere ziurtatu izan dugu), beste arrazoi bat gehiago publifikazioaren alde.

Gaur egun, FCCn 10 langile daude Oñatin lanean, hauetako zazpik egun osoko kontratuarekin lan egiten dute astean zehar, eta beste hirurak ordea, astebukaeretan eta oso baldintza prekarioetan daude lanean.

1. Astean 14 orduko lanaldi partzialez egiten dute lan.
2. Euren nomina hobetzeko, astebarruan zehar ematen diren “bajak” eta oporrak kubritzen dituzte eta gainera egun hauek kobratzeko arazoak edukitzen dituzte.
3. Lan karga astunegia dute.

FCCn bi langile mota dago: batzuk egun osoko lanaz eta soldataz eta beste batzuk lanaldi partzialekin. Beraz, argi dago, enpresak lan baldintzak prekarizatu egiten dituela. Hauexek dira pribatizazioaren ondorioak, besteak beste.

Udalak dio 10 lanpostu publiko aterako dituela eta denak jardun osoan. Honek gaur egungo lan baldintzak hobetu beharko lituzke orokorrean eta zerbitzua bera ere hobetzea suposatu beharko luke.

Gure kezka nagusietako bat FCCko langileak nola geratuko diren da. Argi dago, udalak ezin dituela plantilan zuzenean sartu. Legez ezinezkoa izateaz ezezik, zuzena ere ez litzateke izango lanpostu publikoetara oposaketarik gabe sartzea. Hala ere, gure ustez udalak ahalegin berezia egin beharko luke, FCCko langileak prozesu honetatik kanpo ez geratzeko. Hau da, gure iritziz, udaletxeak kontuan izan beharko lituzte langile hauek guztiek kale garbiketan egin dituzten urte guztiak.

LAB sindikatuak, zerbitzu hau eta eta pribatizatuta dauden beste denak berriz udal eskuetara bueltatzearen alde borrokatuko du:

1. Sektore publiko indartsu baten alde gaudelako.
2. Pribatizazioen aurka gaudelako.
3. Diru publikoaren erabilera hobeto kudeatzen eta kontrolatzen delako.
4. Langileen lan baldintzak hobeak direlako.
5. Zerbitzu publikoan euskara era normalizatu batean erabiltzearen alde gaudelako.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...