2024-11-25
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaPrestazio sozialetan egiten ari diren etengabeko murrizketak salatu dituzten Bilbon

Prestazio sozialetan egiten ari diren etengabeko murrizketak salatu dituzten Bilbon

Prentsaurreko bateratua eskainiko dute gaur Bilboko Lanbideko bulegoen aurrean Bizkaiko Kolektibo Sozialek eta ELA eta LABeko Lanbideko eta Eusko Jaurlaritzako sail sindikalek.  Helburua prestazio sozialetan egiten ari diren etengabeko murrizketak eta “Emergentzia Sozialeko Laguntzetarako” aurrekontua sei hilabetetan agortu izana salatzea izan da. Prestazio sozialen eskatzaile diren familien espedienteak tramitatu eta erantzuteko Lanbiden behin eta berriz errepikatzen diren inkunplimenduak ere kritikatu dituzte.

Honi guztiari erantsi behar zaio Lanbideko lan baldintzak gero eta okerragoak, gero eta prekarioagoak direla (soladata jaitsierak, lanaldia luzatzea, ezegonkortasuna eta iruzurra kontratazioetan…), eta beharren araberako lanpostu kopuru egokia onartzeko eragozpenak daudela, ondorioz, Lanbideren plantilako 200 langile kaleratzeko arriskuan direlarik. 

KALITATEZKO ENPLEGU-ZERBITZU PUBLIKOA ETA PRESTAZIO SOZIAL DUINAK HELBURU
Berri-Otxoak, Danok Lan, Elkartzen, Mujeres del Mundo, Posada de los Abrazos, R.B.U. Taldea (Renta Básica Universal), SOS Racismo eta ELAren eta LABen Eusko Jaurlaritzako eta Lanbideko ordezkari sindikalen irakurketa

Eusko Jaurlaritzak azken urteotan egin izan dituen murrizketen ondorioz okerrera egin dute prestazio sozialek, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren kalitateak eta beronetan lan egiten dutenen baldintzek.
Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (erdaraz AES) oraindik ez dituzte eskubide gisa aitortzen, eta Eusko Jaurlaritzak bideratzen duen kopuru eskasa medio urte erdia igaro orduko aurrekontua agortu da.
Bestalde, prestazioak jaso ahal izateko baldintzak berriro gogortu dituzte, eta Lanbiden plantilla murritzegia dela nabarmena da.

Murrizketek beste hainbat ondorio izan dituzte:
Langabezian, prekarietatean eta bazterketa egoeran izan edota gutxieneko pentsioak jasotzen dituzten familientzako prestazio sozialak %7 murriztu dituzte.
Baliabide ekonomikorik gabeko jende askori kendu egin diote prestazioa, Eusko Jaurlaritzak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (erdaraz RGI) kudeatzeko erabaki dituen irizpideen ondorioz. Hauen arabera, diru-laguntza hau kendu egin diete beren etxetik kaleratu eta senideren batek etxean hartu dituzten guraso bakarreko familia, senar-emazte zein bikoteei, eta soldata apaleko enplegu prekarioa dutenentzat gehienezko epe bat ezarri da. Irizpide murriztaileak, lehenago ere aski zorrotzak izanagatik.
Lanbideko erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua atzeratu egin ohi da plantilla motzegia delako eta arduradun politikoak kudeatzeko ezgauzak direlako: enplegu-zerbitzuko bulego askotan egunean har ditzaketen pertsonen gehienezko kopurua ezarri da.
Prestazio sozialak jasotzen dituztenak kriminalizatzeko etengabeko kanpainak, botere politikoen eta nagusi diren komunikabideen aldetik.

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren erabakiok prestazio sozialak jasotzen dituzten ia familia guztiei eragiten diete, baita etorkizunean eskatu beharrean izango direnei ere, eta Larrialdietarako laguntzak jasotzeko aukera kenduko diete ia 20.000 familiari.
Langabezia, txirotasuna eta baztertzea hazi ahala gero eta jende gehiago ari da jotzen Lanbidera. Baina bitartekoak gehitu ordez zuzendaritzak ez ditu hutsik geratzen diren lanpostuak osatzen (erretiro, oporraldi, baja eta abarretan). Gainera, lan-baldintzak ere okertzen eta prekarizatzen ari dira (soldata jaitsierak, lanaldi luzeagoa, ezegonkortasuna, iruzurrezko kontratuak…), erabiltzaileentzako informazio zerbitzurik ez dago, eta ez da Lanpostuen Zerrenda egokirik onartu nahi; honen ondorioz Lanbiden diharduen ia 200 langilek enplegua gal dezake, eta beste asko derrigor lekualda dezakete. Horren ondorioz, Lanbidek eskaintzen duen zerbitzu publikoaren kalitatea asko okertu da.

Hori guztia dela eta, honakoa eskatzen dugu:

Krisiaren ondoriorik latzenak pairatzen ari direnei bizimodu duina ahalbidetuko dieten prestazio sozialak, eta bertan behera utz daitezela azken urteotan erabaki diren murrizketetan.
Kalitatezko enplegu-zerbitzu publiko bat, bere eginkizunak behar bezala egiteko adina langile duena, eta negoziazio kolektibo bidez hitzartutako lan-baldintzekin. Baztertu egin behar da enplegu-politika aktiboetan erakunde pribatuei diru-laguntzak eta finantziazioa emateko egungo sistema.


 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:01:18

Lantokietako indarkeria matxistari aurre egiteko politika eraginkorrak exijitu ditugu

Horretarako, eskari bana erregistratu dugu EAEko zein Nafarroako lan ikuskaritzetan eta mobilizazioak ere egin ditugu Gasteizen eta Iruñean.

Munduko Federazio Sindikaleko Gazteen 4. Kongresuan parte hartu dugu

LAB sindikatuak Munduko Federazio Sindikalaren (MFS) Langile Gazteen 4. Kongresuan parte hartu du, azaroaren 22tik 23ra, Marseillan. "Gazte langile antolatuak eta militanteak, lan eta bizitza duin baten alde" lelopean, Kongresuak kontinente guztietako 29 herrialdetatik etorritako 45 sindikatutako ordezkariak bildu ditu.

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.