2024-11-05
HomeEkintza SozialaPrestakuntza emango diegu langile migratu eta arrazializatuei

Prestakuntza emango diegu langile migratu eta arrazializatuei

Sindikatuko Idazkaritza Antirrazistak, LAB sindikatu antirrazista bihurtzeko egiten ari den lanaren barruan, lan eskubideei buruzko prestakuntza eskainiko diegu langile migratu eta arrazializatuei Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Prestakuntza lan-eskubideei eta arrazakeriaren aurkako autodefentsa kolektiboari buruzkoa izango da, eta honako helburu hauek izango ditu:
• Langile migratuen eta arrazializatuen arteko topaketa- eta aintzatespen-gune bat erraztea.
• Oinarrizko lan-eskubideen inguruko tresna erabilgarriak eta funtsezko informazioa ematea.
• Erresistentzia eta autodefentsa kolektiboko estrategiak bateratzea, arrazakeriaren aurkako ekintza sindikal batetik abiatuta.

Prestakuntza sioak bi ordukoak izango dira eta Azpeitian, Iruñean, Tuteran eta Bilbon egingo dira.
Azpeitia. Urriaren 16an. 17:30etik 19:30era, Urola Erdiko Mankomunitatearen egoitzan (Plaza Nagusia, 11).
Iruñea. Urriaren 18an. 17:30etik 19:30era, LABen egoitzan (Arga ibaia, 12-14).
Tutera. Urriaren 19na. 18:30etik 20:30era, Rua gizarte-etxean (Rua, 33).
Bilbo. Urriaren 23an. 17:30etik 19:30era LABen egoitzan (Errekalde Zumarkalea, 62).

Langile migratua eta arrazializatua bazara eta saioetakoren batean parte hartu nahi baduzu, idatzi j.roco@lab.eus helbidera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Cebek patronalari Bizkaiko grafikagintzako negoziazioak blokeatzeari uzteko exijitu dugu sektoreko azken greba egunean

Gaurko greba egunak ere jarraipen zabala izan du, eta espero dugu Cebekek ulertzea sektorearentzat hitzarmen duin bat adosteko garaia dela. Bilbon egin dugu manifestazioa, SPRIren egoitzatik Cebek Bizkaiko patronalaren egoitzaraino.

Kontratu gehiago sinatu arren, baldintzak kaskarragoak dira

Langabeziak eta afiliazioak gora egin dute urrian.

Mobilizazio zaratatsu batekin aldarrikatu dugu Euskal Trenbide Sareko hitzarmena

Bilboko Albia eraikinaren parean egin dugu mobilizazioa, Euskal Trenbide Sareko egoitzaren aurrean.