2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaPrest gaude patronalarekin konfrontatzeko Bizkaiko metalgintzako lan-baldintzak duintzeko

Prest gaude patronalarekin konfrontatzeko Bizkaiko metalgintzako lan-baldintzak duintzeko

Gaur egin da Bizkaiko Metalgintzako Hitzarmenaren mahai negoziatzailearen bigarren bilera, otsailean berriz deitzea erabaki zenetik. Gaurko bileran sindikatu bakoitzak bere plataformak aurkeztu ditugu sektorerako eskatzen duguna jasoz. Patronalak, bere aldetik, ez du inolako plataformarik aurkeztu baina aurreratu du sindikatuon proposamenak oso urruti daudela eurek sektorerako nahi dutenarekin eta gure aldarrikapenei eusten badiegu, zaila ikusten dutela hitzarmena sinatzea.

Datozen hilabeteetan erabakiko dira sektoreko langileen lan-baldintzak. Gaurko bileran argi geratu da patronalak nahi duen bakarra lan-baldintzen prekarizazio iraunkorra da, azken urteetan sektoreko enpresen emaitza onak publikoki lau haizetara zabaldu arren.

LABen ez gaude prest hau horrela izan dadin eta horregatik aurkeztu dugu gure plataforma, bi urtetako indarraldia duena, 2018-2019, eta eduki hauek jasotzen dituena.

– Enpleguaren sorrera; lanaldia 16 ordu murriztea eta errelebo-kontratua aplikatzea.

– Krisi urteetan lapurtutako soldaten berreskurapena. Soldaten eguneratzerik egon ez den urteetarako (2012-2016) urte horietako KPIren bestekoak izango diren soldata-igoerak planteatzen ditugu eta 2017, 2018 eta 2019rako KPIren gainetiko igoerak.

– Enplegua duintzeko neurriak, hala nola azpikontratetako langileentzako subrogazio- bermea, ABLEak desagertzea, aldi baterako kontratuak mugatzea, praktiketa eta prestakuntza kontratuen inguruko hobekuntzak…

– Sexua edo adinagatiko diskriminazioa kentzera bideratutako neurriak; hala nola soldata- diskriminazioa duten enpresak zigortzea.

– Lan osasunaren inguruko neurriak, euren lanpostuetako laneko arriskuen inguruko informazio eta prestakuntza gehiago langileentzat, baja arruntak %85era arte osagarritzea bajako lehen egunetik.

– Lan erreformaren aurrean hitzarmena blindatuko duten neurriak eta bere aplikazioa bermatuko dutenak.

– Bestelako neurri sozialak.

LABek bere plataforman aurkeztu dituen puntu hauek erakusten dute gure helburua dela sektoreko langileen lan-baldintzak duinduko dituen hitzarmena lortzea eta horretarako prest gaude patronalarekin konfrontatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...