2024-12-22
HomeEkintza PolitikoaPresoak etxean egoteko garaia dela aldarrikatu dugu

Presoak etxean egoteko garaia dela aldarrikatu dugu

Kalera irten gara preso eta heslarien alde. Hain zuzen ere, Gabonen etorrerarekin, Kalera Kalera dinamikak mobilizaziora deitu du. Larunbatarekin, aldarrikapenak kaleratzeko lehen protestak egin ditugu dinamika horren baitan gauden eragileok: goizean, Arabako Zaballa espetxera martxa egin dugu; arratsaldean, manifestazio jendetsu bat Iruñeako erdialdetik barrena, auzoetatik zutabeak irten eta gero.

Konponbidearen agendak lehentasunei heldu behar die lehenik eta behin, fase honetan. Egoerarik urgenteenei irtenbidea bilatu behar diegu: preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara gerturatu behar dira (ez 500, ez 250 kilometrora); gaixorik diren presoek kalean egon behar dute; ibilbide penitentziarioan aurrera egiteko, lehenengo gradua sistematikoki erabiltzeari utzi behar zaio eta Europak agintzen duen moduan, beste estatuetan betetako zigorrak konputatu behar dira.

Hauek dira Gabonetarako deitutako gainontzeko mobilizazioak:

• Abenduak 30. Martuteneko Espetxe Martxa. 10:30, Zinkoenea (Hernani). 11:00, Egiako epaitegia. 12:00etan Martuteneko espetxean.
• Abenduak 31. Basaurira espetxe-martxa. 12:30 Basauriko udaletxe plazatik.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...