Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen eskubideen defentsan mobilizatu gara Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan. Azken hamar urteotan Euskal Herrian izan den aldaketaren araberako espetxe-politika berriak premiazkoak direla aldarrikatu dugu elkarretaratzean, eta hau ez dugu LABetik bakarrik esaten, sindikatu gehienek eta hainbat eragilek eta alderdi politikok ere espetxe-legea betetzeko eta aplikatzeko eskatu dute.