2024-12-23
HomeEkintza SozialaPrekarietatearen igoeraren kontura jaitsi da langabezia

Prekarietatearen igoeraren kontura jaitsi da langabezia

Hego Euskal Herrian, aldi baterako kontratuen %65etik gora sei hilabetetik beherakoa da.

Otsaila amaieran erregistratutako langabezia 153.702 pertsonetakoa zen, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuen arabera. %57,6 emakumezkoak dira.

Nafarroan kenduta, herrialde guztietan jaitsi da pixkat langabezia aurreko hilabetearekiko. Bilakaera honek gizonei eragin die batez ere, horrela, ez du isla positiborik izan emakumeen langabezia. Era berean, gazteen langabeziaren igoera eman da, eta 25 urtetik beherako gazte langabetuen kopuruak 519an egin du gora urtarriletik (+%4,8).

Beste alde batetik, modu orokor eta justifikatu gabean erabiltzen da aldi baterako kontratazioa. Sinatutako 10 kontratutik 9 izan dira aldi baterakoak.

Horrela, langabezia gutxietzea prekarietatea larritzearen kontura egiten da, ia onartezinak diren mugetaraino. Azken inkesten arabera, lan-baldintza kaskarrak dira euskal jendartearentzako arazorik larriena, orain arte langabeziak zuen lehen lekua hartuz.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) txostena aurkeztu zuen otsailean, “Ikuspegi sozial eta enpleguaren ingurukoak munduan: 2019ko joerak” izenburua duena, honakoa jasotzen duena: “aldi baterako enplegua gero eta zabalduago dago (…) eta honekin larritu egiten da soldata bidezko diru- sarreren segurtasun falta.

LANEk Europar Batasuneko buruan kokatzen du Espainiako estatua enpleguaren aldi baterakotasuna eta desegonkortasunari dagokionez. Espainiako estatua da sei hilabetetik beherako iraupena duten kontratu gehien sinatzen diren estatu kidea, zehazki, sinatutako aldi baterako kontratuen %60a.

Hala ere, errekord lotsagarri hori gainditu dugu Hego Euskal Herrian, eta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoek egindako estatistika-buletinen arabera, lau herrialdeetan sinatutako aldi baterako kontratuen %65a sei hilabete edo gutxiagokoa da.

Portzentaia hauek altuagoak izango beharko lirateke, zehaztu gabeko iraupena duten aldi baterako kontratuak ere gehitu beharko liratakeelako (sinatzerakoan zehaztu gabekoa) sei hilabetetik beherako iraupena dutenak.

Lan baldintzen okertze honen ondorioa da laneko pobreziaren igoera, enplegua lortzea gero eta urrutiago baitago bizi-kalitate duina bermatzetik.

Bien bitartean, hauteskundeen aurrerapenean izkutatzen da Pedro Sanchezen gobernua bere konpromisoak bete ez eta 2012ko lan-erreformaren alderdi kaltegarrienak ez derogatzeko. Hori bai, gai honi datorren legegintzaldian ekiteko asmoa du, biharko utziz gaur ere egin zezakeena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...