2024-12-23
HomeEkintza SindikalaPrekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu

Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu


Bilboko kaleetan egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera atera ditugu. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zehar hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. 

ZERBITZU PUBLIKOAK
Maiatzaren 31an, asteartez, zerbitzu publikoetako aldarrikapenei egingo diegu tartea. Kontrakoa sinestarazi nahi badigute ere zerbituz publikoetan prekarietatea jaun eta jabe bihurtu da. Prekarietatea salatuz eta kalitateko zerbitzu publikoa aldarrikatuz martxak antolatu ditugu hiriburueta.

Araba
9.00etatik aurrera kotxe karaban instituzioetatik pasatuz
11.30etan giza katea Gasteizko erdialdean instituzioetatik
19.00etan langileen giza katea

Bizkaia
17.30etan martxa Eitbko egoitzatik abiatu eta Bilboko Udaletxera, Jaurlaritza eta Bizkaiko aldunditik pasaz

Gipuzkoa
Prekarizikloaren bira erakunde ezberdinetatik pasaz 
8.45etan Gizarte Segurantza Donostian
11.30etan Foru Aldundia
12.30 Eusko Jaurlaritza

ZERBITZU SEKTOREA
Ekainaren 1ean, zerbitzu pribatuetako borrokak egongo dira agendaren erdigunean. Kurtsoan zear egin diren 3.369 galdeketatik abiatuta sortu dugun aldarrikapen taula patronala zein erakundeei helaraziko diegu. Horrekin batera gure hasserrea erakutsiz mobilizazioa ezberdinak egingo ditugu.

Araban
10.00etan delegatuen batzarra
11etan kale piketea Aldabetik Eusko Jaurlaritzako lan delegaritzara, hortik SEAra eta SEAtik Legebiltzarrera

Bizkaian
10etan Plaza Zirkularretik Moyuara: dendetan sartu eta esku orriak banatu
CEBEk-en super prekarioak sartuko dira erregistroa egitera, kanpoan kontzentra

Gipuzkoan
10etan delegatuen batzarra
11.30etan Giza katea Alde zaharratik (LIDL, Bretxa…) Donostiko zentrora eta gero Delegaritzara
13etan delegaritzaren aurrean elkarretaratzea

Nafarroa
10etan delegatuen batzarra LABeko egoitzan
10.30etan manifa egoitzatik alde zaharrera eta hortik Corte Ingles eta Parlamentura

 

INDUSTRIA
Ekainaren 3an, eskualdeetan egingo diren mobilizazioetan industriako aldarrikapenei tartea egingo zaie, besteak beste, ETTen kontrako ekimenak egingo ditugu eta kontratazio berrietan ematen den diskriminazioa salatuko dugu. 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...