2025-12-15
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaPrekarietateak hiltzen duela salatzeko elkarretaratzea urriaren 31n Lizarran

Prekarietateak hiltzen duela salatzeko elkarretaratzea urriaren 31n Lizarran

2013ko urriaren 28an, lan istripu berria gertatu zen, in itinere kasu honetan. Lodosako (Nafarroa) institutuko zuzendari, 51 urteko R.S.A. langileak istripua izan zuen lantokitik bere bizilekura bidaiatzen ari zenean, eta horren ondorioz hil egin zen. 2013an Euskal Herrian heriotza eragin duen 33. lan istripua da, eta Nafarroan 5.na. 

LAB sindikatuak bere senide eta gertukoei eta oro har langile klaseari bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die.

Heriotza honekin gutxienez 33 dira Euskal Herrian aurten hil diren langileak. Eta Nafarroari dagokionean, heriotza eragin duen 5. lan istripua da.

Istripu honen eta lan istripu guztien atzean, langile klasearen lan eta bizi baldintzak daude. Kasu zehatz honetan hildako langilea bere eskualdean jardunaldi osoz lan egiten bazuen ere, irakasle askoren lan baldintzen inguruan ohartarazi nahi dugu. Izan ere, hezkuntzako antolakuntzaren ondorioz, irakasle hauek kilometro asko egin behar dituzte bizilekutik lantokira, kasu askotan klase ordu gutxi batzuk emateko. Honek guztiak, langileentzat arrisku handia eragiten du eta in itinere istripua edukitzeko aukerak biderkatzen ditu. Gaur gaurkoz, egoera honek hezkuntzako langileen herenaren gaineko multzo bati eragiten dio.

Bestalde, deigarria egin zaigu honako hau: hildako langileak beste istripu larri bat izan zuen errepide horretan bertan duela urte batzuk. Eta prentsan idazki bat publikatu egin zuen, kalte handiagoak ekiditearren errepidea zabaltzea eskatuz. Ez dagokio sindikatu honi Nafarroako bigarren mailako errepide sarearen egoeraren inguruko balorazioak egitea, baina uste dugu gai honek gogoeta serioa eskatzen duela Nafarroako Gobernuaren aldetik.

LAB Sindikatuak garbi du bakoitzari, sendiei eta jendarteari eragiten dion lan istripuen gaitz hau akabatzeko dugun arma bakarrak mobilizazioa eta borroka direla, langile klasearen osasuna eta bizitza lehentasun izango duen eredu baterantz urratsak ematea behar dugulako.

Elkarretaratze deialdia:

Honegatik guztiagatik, ELA-LAB-STEE-EILAS sindikatuek salatzeko elkarretaratzea burutuko dugu datorren urriaren 31ean, ostegunean, 12:00-etan Behe Nafarroa Kalea, Lizarran, hildako langilearen jaioterrian. 
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.