2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaPrebentzio ezak arriskuan jarri ditu Amurrioko Tubos Reunidoseko langileak

Prebentzio ezak arriskuan jarri ditu Amurrioko Tubos Reunidoseko langileak


Azken bi asteetan hiru istripu larri egon dira Amurrioko Tubos Reunidos Industrialen (TRI). Nahiz ez hiru istripuetan ez dela ondorio larririk egon langileentzako, beste behin agerian geratu da prekarietateak eta prebentzio ezak langileak arriskuan jarri dituela. Honekin batera, salatu nahi dugu, enpresak egoera erabili dezakeela lan baldintzak murrizteko.

Lehenengo istripuan, urtarrilaren 18an gertatutakoan, hiru langile zauri arinekin suertatu ziren. Istripu honetan argi geratu da arriskuen balorazioa ez dela ondo egin eta ez direla prebentzio mekanismoak martxan jarri. Honek eragin du zepa beroa botatzen den lekuan ura egotea eta honek eztanda egitea.

Bigarren istripua urtarrilak 28an gertatu zen eta lakadora bat erre zen. Oraindik istripuaren zergaitiaz txosten ofizialik egon ez arren, honetan ere, aurreko istripuan bezala, arriskuen balorazioak kale egin duelakoan gaude, balorazio honek ez duelako jasotzen tutuak berotasun altuarekin heldu daitezkeela laka botatzen zaien lekura eta ez delako hau saihesteko mekanismorik jarri. Honi prekarietatea gehitu behar zaio, instalazioek behar duten mantenua murriztuta daukatelako eta honek istripuak eragiten dituelako.

Hirugarren istripua urtarrilaren 30ean gertatu zen eta tutuak desugertzeko instalazioak erre dira. Honen inguruko informazioari itxaroten diogun bitartean esan dezakegun gauza bakarra da protokolo guztiek kale egin dutela. Larrialdia hasten denetik amaitutzat ematen denera arte, larrialdietako protokoloa ez da bete. Enpresan zeuden langileak zein ohartzerakoan etorri zirenei esker, kaltea ez da handitu nahiz eta baldintza arriskutsuetan eta bitarteko barik lan egin.

Honekin batera, salatu nahi dugu, enpresak egoera erabili dezakeela lan baldintzak murrizteko. Sarritan atzera bota diogun krisiaren kontrako plana ezartzeko egoera erabili dezakeelakoaren susmo argiak ditugu. TRIko LAB adi egongo da enpresako zuzendaritzaren mugimenduei.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...