2024-12-22
HomeEkintza SozialaPNV eta UPNren aurrekontu proiektuak; babes sozialaren suntsiketan pauso bat gehiago

PNV eta UPNren aurrekontu proiektuak; babes sozialaren suntsiketan pauso bat gehiago

Bi proiektuek aurreko ariketetan aplikatutako murrizketen izaera estrukturala finkatzen dute, murrizketa handiak ekarri dituzte oinarrizkoak diren gastu sozialeko eremuetan, hala nola osasuna edo hezkuntzan, eta milaka lagun babes sozialik gabe utzi dituzte.

Iñigo Urkulluren Gobernuak gaur onartu du 2015erako EAErako aurrekontu proiektua. Aldi berean, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburuak, Lourdes Goicoecheak, UPNren aurrekontu proiektua aurkezten zuen kontseilu ekonomiko eta sozialean. Hau tramite hutsa izan da parlamentu foralera igorri aurretik.

Bi proiektuek aurtengo kurtsoko gastu bertsua aurreikusten dute zorra (interesak eta amortizazioa) kendu ondoren; hortaz aurrekontu hauek aurreko ariketetan aplikatutako murrizketen izaera estrukturala finkatzen dute, murrizketa handiak ekarri dituzte oinarrizkoak diren gastu sozialeko eremuetan, hala nola osasuna edo hezkuntzan, eta milaka lagun babes sozialik gabe utzi dituzte.

Foru erkidegoko kasuan, oposizioak, aho batez, kontu publikoak aldez aurretik atzera botako dituela jakina da. Hala ere ez dirudi honek gobernua asko kezkatzen duenik, dagoeneko aurrekontu luzapen berri baten inguruan lanean ari baita lehen opzio gisa.

EAEn jeltzeleek PSErekin, lehengo urtean izenpetutako egonkortasun itun instituzionalari jarraipena ematea aurreikusten dute gaur egungo marko politiko juridikoa era erosoan gestionatzeko formula gisa.

Edozein eratara, hiru faktorek baldintzatzen dituzte aurrekontu hauek:

– Borondate politikoak ekarritako bilketa eskasia, mailakatze fiskal eskasa eta zergazko kargen banaketa injustua onartuz, eta trataera pribiliegiatu bat eskaintzen baitie kapitalaren errentei eta enpresa benefizioei.
– Interesen ordainketari eta zorraren amortizazioari lotutako finantza kargaren igoera
– Aurrkontuen egonkortasunaren auraudiaren betetzea, defizitaren helburua lehentasun bilakatzen baitu eta 2015ean BPGren %1etik %0,7ra murrizten da.

Egoera honetan PNVren inkongruentzia agerian geratzen da gobernu zentralari “aurrekoentuen intsumisioa” aplikatzeko eta austeritate politikak alde batera uzteko eskatzen dionean, aldi berean Gasteiz defizitaren helburuaren defendatzaile eta garante nagusia bilakatzen denean.

Bestalde, ezin dugu begi bistatik galdu Estatuaren errekurtsoa Volkswagen en IVArengatik, hau Damokles-en ezpata bezala da eta ondorio larriak izan ditzake Nafarroako aurrekontuetan, gainera ireki daiteken aldaketa politiko eta sozialaren aurrean Nafarroako herritarrei txantaia egiteko erabil daiteke.

Betiko kontuak, austeritate politikak bere funtsean aldatzen ez dituzten aurrekontuak. Aurrekontuak egiteko orduan anbizio falta aldarrikatzen dugu, herritarren beharrak ziurtatzeko eta ekonomia eta enplegua suspertzeko behar den planifikazio ekonomiko bat baino urteroko errituala bilakatu da guzti hau.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...