2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaPleurako mesoteliomaren eraginez 2010eko uztailean hil zen Begoña Garcia Egiluzen kasua aztertzeko...

Pleurako mesoteliomaren eraginez 2010eko uztailean hil zen Begoña Garcia Egiluzen kasua aztertzeko epaiketa zazpi hilabete atzeratu dute epaitegiek

Gaur, azaroak 13, LAB sindikatuko ordezkariak Bilboko epaitegiaren aurrean elkartu gara; bertan epaiketa zen egitekoa, gure sindikatuko afiliatua izan zen Begoña Garcia Eguiluzen heriotzaren inguruan. Pleurako mesotelioma batek eragin zion heriotza 2010eko uztailean; Osakidetzan lan egin zuen urteetan (Gurutzetako eta San Eloyko ospitaletan) amiantoaren eraginpean lan egin izanak eragin zion gaixotasuna, eta aitorpen hori aldarrikatuz jo du LABek epaitegietara.

Gaurkoan, ordea, epaiketa ez da egin. Atzeratu egin da, “forma defektu bat” tarteko. Eta bertan aipatutakoaren arabera badirudi epaiketa data berria 2013ko ekainera arte atzeratuko dela. Amiantoak eragindako gaixotasunen aitortza lortzeko bidea berez gogorra bada, gaurkoaren moduko gertaerek are latzago egiten dute prozesua, gaixoak berak, edota kasu honetan beren familiak zigortuz: 2010ean hil zen langilea, bi urte geroago egitekoa zen epaiketa egin ahal izateko orain Begoña Garciaren sendiak beste zazpi hilabete zain pasa beharko ditu.

Eta hori guztia, kasu larri baten aurrean egonik, Begok ez baitzuen gai edo material honen arriskurik jasan behar. Sasoi hartako osasun publikoaren zabarkeriagatik eta prebentzio neurri ezagatik, lanak eta erreformak egiten zituzten, langileek beren lanpostuetan ziharduten bitartean. Hautsez jositako giroetan lan egin behar zuten, hots, osagarrien artean amiantoa zuten materialekin lanak eta erreformak egin izanak hauts mordoa askatzen zuen, eta erreforma-lanak egiten zituzten langileek nahiz bertako lanpostuetan zihardutenek arnastu zituzten askatu ziren amiantoko hauts-zuntzak. Eta urteak joan ahala, honek guztiak, Bego Garciari jazo moduan, gaixotasuna eta heriotza ekarri du.

Inork ez die itzuliko amiantoaren biktimei jasan behar izan duten mina eta oinazearen ordaina. Dena dela, espero dugu epaiketa honen bidez eta etorkizunean egingo diren epaiketen bidez, eragin kaltea eta laneko jatorria onartuko dela, eta honi loturiko ardurak garbituko direla. Ezin dugu ahaztu errealitate hau, askotan patronalak eta herri-administrazioek nahi izan duten moduan. Sortu den minetik ikasi behar dugu, berau errepika ez dadin.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...