4 eguneko greba mugagabearen ondoren, Iruñerriako Perfil en Frio-ko ( Condesa Taldea) enpresako langileek, zuzendaritzak inposatu nahi zuen lan baldintzen oinarrizko aldaketa atzera bota dute.
Otsailean, Perfil en Frío-ko ( Perfilsa) enpresako zuzendaritzak bertako langileei %20ko soldata jeitsiera inposatuko ziela komunikatu zien, harrezgero hainbat bilera egin ondoren eta enpresak bere horretan jarraitzen zuenez, joan den apirilak 2an langileak greba mugagabe bati hasiera eman zioten. Lau eguneko borroka ondoren enpresak lan erreforma aplikatzeari uko egin dio, soldataren %20ko jeitsiera bertan behera utziz.
Perfilsako langileek beraz, batasunari eta borrokari esker, garaipen garrantzitsua lortu dute zuzendaritzaren nahia neutralizatuz.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}