Oso positibotzat jo dugu akordioa, hiru greba egun aurrera eraman ostean plantillaren aldarrikapenak onartu direlarik.
Astelehen honetan, 2023ko abuztuaren 7an, Etxabarri Ibiñako botilaratze-plantako langileek aldeko botoa eman dute enpresako zuzendaritzaren eta LAB, CCOO, USO, ELA, UGT eta Independientek osatzen duten Komitearen artean lortutako akordioaren alde, langileei batzarrean kontsulta egin ondoren goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.
Hiru eguneko greba masiboaren ondoren, beste hiru egun deituta eta lantokiko ekoizpena geldiarazita, alderdi soziala akordiora heldu da enpresako zuzendaritzarekin, eta eduki hauek ditu:
- KPIaren soldataren igoera 2021 eta 2022 urteetarako.
- 2023ko urteko lanaldia 8 ordu murriztea.
- Berdintasun-plana eta hitzarmena negoziatzen hasteko ituna.
- Malgutasun hiru larunbatetan igotzea, onura ekonomikoekin horiek egin ondoren eta gainera jai-egun gehiagoz gozatzea.
Azpimarratzekoa da LABek prozesu osoan izan duen konpromisoa. Estatu mailako eta lantoki mailako Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) negoziazioan zein negoziazio honetan, LABek beti proposamenak egin eta neurriak hartu dituela erakutsi du, langileen lan baldintzak hobetzeko, aurrera eramandako mobilizazioak dinamizatuz.
PEPSIco-ko langileak ere zoriondu nahi ditugu, beren borrokari eta grebak izan duen arrakastari esker, langileen baldintzak nabarmen hobetzea lortu baitute. 2021etik izoztuta zeramaten soldatek erosteko ahalmena bermatuta izango dute, urteko lanaldia murrizteaz gain, eta blokeo-egoeran zegoen hitzarmen-negoziazioari indarra eman zaio.
Azkenik, gogorarazi behar dugu, beste behin ere, langile klasearentzako hobekuntza hauek langileen borrokari esker lortu direla. Borrokak merezi du!