2024-12-23
HomeEkintza SozialaPentsioak murriztu, langileria txirotu eta Euskal Herriari gizarte segurantza eredu propioa izateko...

Pentsioak murriztu, langileria txirotu eta Euskal Herriari gizarte segurantza eredu propioa izateko aukera ukatzen dio Pentsio Erreforma berriak

LAB sindikatuak Legebiltzarrari dei egiten dio Madrildik inposatuko zaigun Pentsio Erreforma berriaren aurka agertzeko. LABen aburuz, iragarpen berri horrek inposaketa bikoitza suposatzen du: Inposaketa soziala eta inposaketa politikoa. Hau salatzeko sindikatuak elkarretaratzea egingo du datorren ostiralean, maiatzak 10, Bilboko Gizarte Segurantzaren bulegoen aurrean.

Pentsioen inguruko erreforma berri bat iragartzen ari zaizkigu espainiar Gobernutik, ardatz nagusia “jasangarritasun faktorea” (“factor de sostenibilidad”) delakoa izanik.

LABen aburuz, iragarpen berri horrek inposaketa bikoitza suposatzen du: Inposaketa soziala eta inposaketa politikoa, bi arrazoiengatik:

1. Pentsio sistemaren babes mailan okertze nabarmena eragingo duelako.
2. Hego Euskal Herriko langileei inposatu egingo zaielako, honen gainean erabakitzeko eskubidea ukatuz.

“Jasangarritasun faktorea” delakoak, sistema errotik aldatzen suposatzen du. Orain arte, pentsio eskubide bera kontsolidatzen genuen langileok alegia, langileok hainbat baldintza beteta, bagenekien zer pentsio zegokigun.

Orain, erreforma horrekin, kontzeptu hori gotik behera aldatu nahi dute: langileak baldintzak ezagutuko ditu, hau da, jakinen du zenbat kotizatu, baina zer nolako pentsioa izanen duen ez du jakinen, aldiro errebisatuko dituztelako.

Ziurgabetasuna izanen da sistemaren ezaugarri bat.

Horrela, hurrengo urteetan, azken erreformen eta faktore honen konbinazioaren emaitza gisa, pentsioak jeitsi egingo dira. Hori bai, egoera hau ahalbidetuko dituen arrazoiak despolitizatuko dira. Orain erabakiak, ustezko elementu “objetibo” eta neutralaren arabera emanen dira: bizi itxaropena, Barne Produktu Gordinaren joera etab.

Inoiz baino argiago geratzen da estrategia zehatz bat dagoela pentsio sistema goitik behera deusezteko. Azken hilabeteetan hartzen diren erabaki guztiekin Gizarte Segurantzaren kutxa hustutzen ari dira: langabezia eta lan erreformaren ondorioak, kotizazioen salbuespena gazteen kontratoetan, soldaten apaltzea, Erreserba Funtsaren erabilera…

Beste arloetan bezala (aurrekontuak, zerbitzu publikoak…) pentsioetan ere gastu murrizketen politikek lehentasuna daukate. Erabat bazterrean geratu dira bestelako eztabaidak: nola lortu diru-sarrera gehiago, nola bilatu finantziazio iturri desberdinak…

Bistan da Euskal Herriko langileok oinarri desberdinetako sistema bat behar dugula. Egoera suntsigarri honek berresten gaitu pentsioetako euskal sistema publikoaren premian eta haren defentsan. Herritarren gehiengoaren interesei erantzuten dion euskal Gizarte Segurantza eta Babes Sozialeko Sistema inoiz baino beharrezkoagoa da.

Zentzu honetan, EAE-ko Lege Biltzarra interpelatzen dugu, Madrildik inposatuko zaigun eraso berri horren kontra agertzeko.

Era berean, LAB sindikatuak hurrengo ostiralean hilak 10 Bilbon, Gizarte Segurantzaren aurrean (Gran Via 89) konzentrazioa burutuko du, Gure pentsioak ez lapurtu lemapean, goizeko 10.15etatik 10.45etara.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...