2024-12-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakPentsio sistema propio bat lortzeko konfrontaziorako estrategia bat abiatzea ezinbestekoa da

Pentsio sistema propio bat lortzeko konfrontaziorako estrategia bat abiatzea ezinbestekoa da


Datorren abenduaren 19an Pentsioen beste erreforma bat onartuko da Espainiako Kongresuan. Bertan emango diren murrizketa berriak salatzeko, Guneak elkarretaratzeak deitu ditu Gasteiz eta Iruñean abenduaren 18an.

LABen izenean Politika Sozialetako idazkari den Bea Martxuetak pentsio publikoen aurkako erasoak, bai lan baldintzen eraginez eta bai pentsioak eskuratzeko baldintzen gogortzearen eraginez, gero eta pertsona gehiago pentsiorik gabe uztea bilatzen duela salatu du eta kapitalaren estrategia honen jomuga pentsioen pribatizaziori bultzadan kokatu du.

Egoera honen aurrean, Euskal Herrian, Gasteiz eta Iruñeako kudeatzaileak isilik daudela aipatu du Martxuetak, biek "bere egiten dute agenda neoliberala" salatuz. EAJk eskumenen falta aitzakitzat hartuta anbiguotasunarekin jolasten duela uste du LABek. Oso argi irudikatzen da hori pentsioen legedi eta kudeaketa propioa exigitzerako orduan eskumen gatazkarik planteatu ez izanak.

Martxuetak beste alde batera ezin direla begira egon esan die Gasteiz eta Iruñeako administrazioei, "oraingo eta etorkizuneko pentsioen pobretzeari irtenbide bat ematea beharrezkoa baita". Eroste ahalmenaren galera konpensatzea bide bat izan daiteke LABentzako, baina irtenbide posible bakarra sistema propio bat lortzeko eta etorkizunerako ekarri nahi diguten hondamen soziala eragozteko konfrontaziorako estrategia bat abiatzea dela azpimarratu du.

MADRILEK EZARTZEN DUEN PENTSIO-ERREFORMAK EUSKAL JENDARTEAREN GEHIENGOA TXIROTZEN DU
EREDU PROPIOA EUSKAL HERRIARENTZAT, PUBLIKOA ETA PENTSIO DUINAK BERMATZEN DITUENA

 MADRILEK EZARTZEN DUEN PENTSIO-ERREFORMAK EUSKAL JENDARTEAREN GEHIENGOA TXIROTZEN DU

 LA REFORMA DE PENSIONES QUE IMPONE MADRID EMPOBRECE A LA MAYORÍA DE LA SOCIEDAD VASCA

Krisialdi hau antolatutako lapurreta ikaragarria da. Espainiar estatuak inposatu nahi digu erreformaren bitartez, oraingo eta etorkizuneko pentsionistei milaka milioi lapurtu eta kapitalari oparituko diote.

Gure pentsioak bankarentzat eta aseguru konpainientzat lan egiten duten gobernuen esku daude. Oraingo eta etorkizuneko pentsionistok ez daukagu baliorik pertsona moduan. Pentsioen dirua kentzeko eta euren espekulazioa eta bankuen zorra ordaintzeko baino ez gara baliotsuak.

Ez dezakegu ezer espero pentsioen sistema publikoa birrindu eta bankari ematea erabaki duen klase politiko horrretaz. Horretan datza euren alternatiba bakarra.

Honen aurrean, Hego Euskal Herriko erakundeek konplizitate handia erakusten ari dira, guztiz bat ez datozenean. Erakundeek ez diote erantzun pentsioen erreformari. Ez dute zirkinik ere egin, ez diote aurrea hartu. Zein da hauen eredua? Pentsio kaskar batzuk sustatzea, norberak pentsio pribatuak kontrata ditzan, ekonomia gaitasunaren arabera, ala pentsio duinak bermatuko duen sistema publiko batez hornitzea? Egiten ari direnarekin eta euren isilunearekin, egungo eta etorkizuneko pentsiodunak babesik gabe uzten ari dira.

Euskal mugimendu sozial eta sindikalak Hego Euskal Herriko erakundeei eskatzen die jarreraz alda dezaten, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunon zerbitzura egon nahi badute. Eta bestelako politika batzuk aplika ditzaten:

• Pentsioak eskubide gisa bermatu behar dira, hauekin negozio egitea eragotziz.
• Pertsona orori pentsio duina bermatuko zaio.
• Pentsiorik ez 1.000 eurotatik behera.
• Pentsio berrien kopurua eta eros ahalmena urritzen dituzten murrizketak ez aplikatu.
• Madrilen onartu erreformen ondorioak orekatzeko osagarria ezarri behar da.
• Eredu publiko eta unibertsalaren defentsa.
• Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparru demokratikoagoa lortzeko egitasmoa landu.

Euskal jendarte osoa deitzen dugu, abenduaren 18an, eguerdiko 11:30etan, Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo diren elkarretaratzetan parte hartzera. 

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT, CGT-LKN

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...