2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaPatxi Lopezen hautua zerbitzu publikoekiko: Telelaguntza “beti of”

Patxi Lopezen hautua zerbitzu publikoekiko: Telelaguntza “beti of”

Patxi Lopezek Zerbitzu Publikoen alde egin omen duen hautuak itxura txarra du. elelaguntzako zerbitzuan lan egiten dugun langileok zuzeneko ezagutza dugu, eta jasan behar dugu gainera. 2011. urtean, telelaguntzako zerbitzuaren titulartasuna Gasteizeko Gobernuaren esku geratu zen; behin eta berriro, balizko apustu honi buruzko zentzugabekeriak gertatu dira. Titulartasuna aldatu izanaren ondorioz, langileok nahiz erabiltzaileok kaltetuak suertatu gara.
Zerbitzua azpikontratatzeko politikari eusten dio, kudeaketa UTE TELEVIDA – GSR-ren esku utziz. Estatuko hitzarmena ezarri izanak eta berezko esparrua negoziatzeari egin ukoak, lehen ere halaxe egiten zuten, laneko eskubide eta baldintzak nabarmenki galtzea ekarri du; honek eragin du ere, lan bera eginez soldata ezberdinak jasotzen dituzten langileak izatea. Behin eta berriz ez dute betetzen laneko araudia; Enpresa Batzordeak eskatuz eta dagozkion erakundeek balioetsiz, hitzarmenaren interpretazio okerrak egiten dituzte. Behin-behinekotasun maila handiegiaz dihardute, iruzurrezkoa dena, eta ez dago proportzionaltasunik langile kopurua eta erabiltzaileak handitzearen artean; erabiltzaileak biderkatu izanak okerragotzen du laguntzaren kalitatea.

Autonomia Erkidego osoan jardutean, erabiltzaile kopurua handitu da, urte batean baino gutxiagoan, %30ean eta langile kopuruak, ia-ia, bere horretan iraun du. Horrek guztiak kalte egin dio laguntzaren kalitateari, atzerapenak etxez etxeko arretanTele eta jarraipen eta prestazio eskasagoa erabiltzaileentzako. Eusko Jaurlaritzaren hautua argia da: kuantitatiboki handitzea, ez ordea kualitatiboki, ondorioak edozein direla ere; gizarte zerbitzuak oinarrizkoak eta pribatuak izatea, lan berme txikiekin, garestiak eta hauek duten xedearekiko, oso zalantzazko kalitatea eskaintzea.

Telelaguntzako langileok ezagutarazi nahi dugu egoera tamalgarri eta larri hau, EAEko lehen agintariaren hitzak gezurtatu nahian. Honen bidez ere, kalitateko zerbitzu publikoak eta unibertsalak lortzeko eta hauek ematen dituztenen lan baldintzak bermatzeko hartu dugun erabakia adierazi nahi dugu.

Era berean, eskatzen dugu Jaurlaritzako buruak arduraz joka dezala, ez dezala funtsezko zerbitzu hau hautes-helburuen arabera erabil, gizarte zerbitzuak garatzeari ekin diezaizkiola, behar besteko baliabideez hornituz, hauen pribatizazioak eta merkantilizazioa arbuiatuz, pribatizatu diren zerbitzu guztiak etengabe berreskuratuz, hauek benetan eraldatuz, zerbitzuak ematen dituen kalitateko sare publikoa sortzeko. Era berean eta aldi batez, eskatzen diogu ere zerbitzu hauek egiaztatu ditzala, hauek ematen dituzten langileen lan baldintza duinak bermatuz, eta lan araudia betetzen ez duten eta laguntzaren kalitatea baino mozkinak lehenesten dituzten enpresetako kontratuak ondoriorik gabe utz ditzala.

GIZARTE ZERBITZU PUBLIKOEN, UNIBERTSALEN ETA KALITATEKOEN ALDE. LAN BALDINTZA DUINEN ALDE.

Bilbo, 2012ko uztailak 12

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...