2025-03-15
HomeIndustriaMetalgintzaPatronalen jarrerak metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen du

Patronalen jarrerak metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen du

Ostegunean LAB sindikatuak Nafarroko Lan Epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin zuen Herrialdeko Metalgintzako Hitzarmenaren blokeoa salatzeko. Blokeo honen errua bi Patronalek erakutsi duten jarrera intransigentea izan da, sektoreko 30000 langileen lan baldintza nabarmen murriztu nahi baititu.

Mahaia osatu eta 6 hilabete beranduago bai APNEM eta ANEM-k hitzarmena blokeatzen jarraitzen dute eta beraien plataformetan jarritako eskaerak erretiratzeko borondaterik ez dute erakutsi.

Hutsaren hurrengo soldata igoerak,lanaldiaren 32 orduko igoerak, malgutasuna 170 ordu urteko igotzea edo produktibitate igotzeari, sektoreko soldatarik baxuena baino 3000 euro gutxiagoko sarrera kategoria bat sortzea gehitu behar diogu. Honi guztiari Lan Erreformaren aplikazioa gehitzen badiogu.. Hauxek dira Metalgintzako Patronalak langileak krisitik ateratzeko errezetak.

Laburbiltzeko, langabezia eta prekarietatea areagotu enpresarioek boltsikoak mukuru betetzen dituzten bitartean.

Nabaria da Patronalek ez dutela negoziatzeko borondaterik, beraien parametroetan ez bada, eta negoziazio erreala eta hitzarmen duin bat lortzeko
langileen aktibazioa beharrezko izango dela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.