2025-04-13
HomeIndustriaArte GrafikoakPatronalaren benetako ordezkaritza neurtuko duen sistema bat ezartzeko eskaera aurkeztuko dugu PRECOn

Patronalaren benetako ordezkaritza neurtuko duen sistema bat ezartzeko eskaera aurkeztuko dugu PRECOn


Gaur, maiatzaren 2an, Gipuzkoako grafikagintzako sektorearen negoziazio mahaia osatzeko bigarren saiakera egin da. Aurrekoan bezalaxe, gaur bigarren aldiz ADEGI eta GAREN enpresarien elkarteen arteko hika-mika ikusi ahal izan dugu, euren sektoreko ordezkaritza argitzeko gai izan ez direlarik. Nahiz eta aurreko bileran Adegik bere ordezkaritza egiaztatzeko bi asteko epea eskatu, gaur eztabaida bera entzun ahal izan dugu.

Hau al da ADEGIk eta CONFEBASKek aipatzen duten gardentasuna, euren sektoreko ordezkaritza bera egiaztatzeko gai ez direnenan? Legeak berak dioena errespetatzeko gai ez direnean? Gaur, Grafikagintzako mahaian CONFEBASKen benetako aurpegia agerian geratu da: hauxe da lantoki gehienetan langileek jasaten duten beren gardentasuna.

Aurreko guztiaren ondorioz, hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da. Guztira, hilabete oso bat mahaia osatu gabe eta ez dakigu hurrengoan osatuko den ala ez. Orain arte datuak emango zituztela esan bai baina orain arte ez dute ezer ekarri. Lotsagarria da!

LAB sindikatuak gertakari hauek oso larritzat jotzen ditu. Ezin dugu onartu hitzarmen guztietan negoziazio mahaiak osatu gabe geratzea patronalak ez duelako legea ere errespetatu nahi. Langileek ez dute halakorik merezi Baina ezin diogu patronalari nahi duena egiten utzi. Bada garaia Administrazioa eta Eusko Jaurlaritza inplikatzeko honetan. Horregatik, LABek, gaurko bileran iragarri dugun bezala, proposamena aurkeztuko du PRECOn patronalak sektorez sektore duen benetako ordezkaritza egiaztatu dezan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...