2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaPatronala lan-erreforma inposatzearekin tematuta dago Bizkaiko Metalgintzan

Patronala lan-erreforma inposatzearekin tematuta dago Bizkaiko Metalgintzan

Badira 14 hilabete Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa zabaldu zela. Gorren eztabaida bilakatu den negoziazioa, frontoi bat zeinetan pilota patronalaren aldean erori baitzen. Honek nahi duen bakarra pilota apurtzea da inork jokatu ezin dezan.

Hilabete joan da aurreko bileratik azkenekora (azkena martxoaren 21ean egin zen). Azken honetan ahozko planteamendua egin zigun patronalak eta ez da gai izan hau idatziz pasatzeko (edo ez du nahi izan). Ikuspegi sindikaletik onartezinak diren irizpideak inposatu nahi izateko euren dinamikarekin bat datorren plantamendua da egindakoa, Madriletik PPk inposatutako lan erreforma onartu eta beste alderdiari bere osotasunean onartzea exijituz.

Erritmo eta denborekin estutu nahi gaituzte jakitun direlako datorren uztailaren 7an Herrialdeko Hitzarmenak (gurea barne) erori egingo direla, eta hauek Langileen Estatutua bera ezartzeko gai dira, indarrean dagoen legeria espainolak horrela ahalbidetzen dielako.

Bilera honetara UGTk, LAB bileretan egiten ari den planteamendura dexente hurbiltzen den proposamena ekarri du, eta norabide egokian egindako urrats bezala baloratzen dugu.

Gehiengoa duen ELAk hitz egin bai, baina ez du ezer planteatzen. Ez du inolako proposamenik ekartzen gure metalgintzako hitzarmenerako nahi duenaren inguruko irakurketa zehatzik ahalbideratuko duenik. CCOOek hitz egin gabe jarraitzen du azken bi-hiru bileretan (hau da, bizpahiru hilabetetan).

Eta bien bitartean patronala egoera honetaz baliatzen da, denbora pasatzen uzten du, enpresen egunerokotasunean erreforma baliatuko duenaren oskolan isten da, bereak ez diren planteamenduak utopiatzat jotzen ditu eta indarrean dagoen legedia onartzea exijitzen du, PPk Madriletik opartu diena langileriaren eskubideak deuseztatzeko.

LABetik denbora daramagu mobilizatzen, gure eskubideei eusteko bide bakarra konfrontazioa dela esanez, denbora daramagu beste sindikatuak animatu eta interpelatuz Hitzarmenik hitzarmen konfrontatzera, hauxe delako bide bakarra. Eta horretan jarraitzen dugu, denbora arrazoia ematen ari zaigu, hamalau hilabetetan hamasei bilera egin ondoren, hasieran bezala gaudelako.

Ordua heldu da metalgintzako langile guztiok Bizkaia osoan kalera ateratzeko. Aurre egiteko ordua da gure eskubideak kendu ez diezazkiguten. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...