Pasaiako Portuko Agintaritzaren Enpresa Batzordeak ordezkari guztien aldeko bozkekin, LAB (6), UGT (1), CCOO (1) eta ELA (1), datorren uztailak 8an Lan–Hitzarmenaren ultraaktibitatea indargabetzeko auziaren aurrean Madrileko gobernuaren dekretuei erantzun bateratua emateko erabakia hartu dute. Oso larria deritzote lan erregulaziorik gabe gelditzearen arriskua, hori baita erreforma guzti hauen helburua.
Horregatik guztiagatik otsailaren 13an Estatuko Portuetako Agintaritza guztietan deitua dagoen bi orduko lan-etenaldian parte hartzea erabakia hartu dute, eta deialdia Bilbo eta Pasaiako portuetako langileei ere luzatu nahi izan die.
Enpresa Batzordeak borroka honetan finkatu dituen helburuak
- 2010eko maiatza bitarte lortutako lan baldintzen defentsa (%5 itzultzea, aparteko sariei eustea,laudoa betetzea, adostutako lan egutegia, kontratazioak, langileen funtsa sozialaren %100, ea.)
- Bilbo eta Pasaiako portuen kudeaketa eta jabegoa euskal instituzioen eskura pasatzea.
- Euskal Autonomia barne diren portutako langileak lan-hitzarmen berean biltzea.
- Bidegarritasun plana Pasaiako portuarentzat, non lanpostuak bermatuta geldituko diren eta komertzio jarduera indarberritzeko neurriak hartuko diren.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}