2024-12-23
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaPAMEk azaroaren 6rako deitutako greba orokorrarekin bat egiten du LABek

PAMEk azaroaren 6rako deitutako greba orokorrarekin bat egiten du LABek

Greziako PAME sindikatuak Greba Orokorra deitu du gaur azaroak 6, eskubide laboral eta sozialen alde. Izan ere, gaur eguneko krisi kapitalistaren testuinguruan, Europar Batasuneko enpresario eta gobernuak Troikarekin batera oinarrizko eskubide laboral eta sindikalak erasotzen ari dira. 

Horren adibide argia de Greziako egoera, non hitzarmen kolektiboak deusesten ari diren hitzarmen indibidualak ezarriz. Horrela, lan-aldiak ikaragarri luza ditzateke eta 300 euroko soldata ziztrinak ezarri. Gainera, beste murrizketa laboral eta sozialak aurrera eramateaz gain, irakaskuntza eta osasuna pribatizatzen ari dira eta, esaterako, ospitaleetan tratatua izateko 25 euroko tasa ordaindu behar da.

Horregatik guztiagatik, LABek Grezian azaroaren 6an eskubide laboral eta sozialen alde burutuko den greba orokora babesten du.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...