2025-03-20
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOztopoz betetako bidea Osakidetzako EPEa gainditu dutenentzat

Oztopoz betetako bidea Osakidetzako EPEa gainditu dutenentzat

Osakidetzako 2014-15 EPE prozesuak urrats berria eman du gaindituen zerrendak argitaratu eta merituak egiaztatzeko epea ireki ondoren. Baina, berriro ere, Osakidetzaren aurreikuspen falta eta milaka eta milaka izangaieikiko errespetu falta ezin argiago gelditu egin da.

Hilabete luzeak itxaron eta gero –EAEn den EPE prozesurik luzeen eta korapilatsuenean- Osakidetzak astebete eskaseko epea ezarri die gainditu duten pertsonei euren merituak egiazta ditzaten. Aurreikuspenik eza hain nabarmena da, ezen Basurtoko Ospitalean bertan atzo merituak egiaztatzea ezinezko izan baitzen zentroko pertsonal arloa ez zegoelako horretarako prest.

Epe laburraz gain, izangaiei eskatzen zaien prozesu oso konplexua da: lehenengoz datuak idatzi behar dituzte interneten bidez eta gero, paperezko orri bat modu presentzialean aurkeztu eta erregistratu.

Honek guztiak, berez oso korapilatsua den bidea are gehiago konplikatzen die Osakidetzako EPEotan parte hartzen dutenei. Zein da oztopo hauen guztien helburua eta arrazoia? Osakidetzaren asmoa prozesutik at klabe, epe eta eskaeren labirintoan galdutako ehunka izangai uztea al da? Hori bai, tasak ordainduta daudenean.

Bestalde, ezin ahaztu aurreikuspen eta langile zein baliabide materialen gabeziak pertsonal saileko langileei eragiten dien gain lan karga eta estres egoera, ezintasunetik abiatu behar direnean zalantzek eta nerbioek jota hurbiltzen diren milaka pertsonei arreta eman behar dietenean.

Honekin ondoriozta dezakegu Osakidetzako EAJren kudeatzaileek egoera hauei aurre egiteko daukaten gaitasun falta.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.