2025-04-06
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasungintza publikoaren defentsan lehen lanuztea Osakidetzan

Osasungintza publikoaren defentsan lehen lanuztea Osakidetzan

SATSE, ELA, LAB, SME-FHH, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta aurreikusita dauden bost lanuzteen lehena burutu zen atzo Osakidetzan. Osasungintza publikoaren alde lan txanda bakoitzean lau orduko etenak egingo dituzte. Sindikatuek konponbiderik aurkitu ezea egun osoko grebak iragarri dituzte; 13an Araban, 20an Gipuzkoan eta 27an Bizkaian. Abenduaren 4ean hiru herrialdeetan egingo dute greba.

OSAKIDETZAN EGINDAKO LANUZTEARI DAGOKION
LABen OHARRA

Lehenik eta behin esan beharra dago Osakidetzako Zuzendaritzak jarri dituen zerbitzu minimoak inposatuak izan direla, ez dute kontutan hartu sindikatuok egin genuen proposamena. Zerbitzu minimoak gehiegizkoak dira eta leku askotan normalean kubritzen ez dena, gaur kubritzen ari da. Osakidetzaren helburua argia da: lanuztearen eragina gutxitzea. Hala ere esan dezakegu, oztopo guztien gainetik, langileon erantzuna ona izan dela. Orokorrean, leku gehienetan, lanuzteari heldu diote, adibide moduan Lehenengo Arretan hainbat zentru itxitak egon dira eta Ospitaletan ebakuntzak bertan behera geratu dira. 

LAB Sindikatuaren iritziz Osakidetzan ERE bat aplikatzen ari da eta horrek eragiten du lan baldintzak eta zerbitzuen kalitatea okerragoak izatea; nolabait esateko, Osasun Publikoaren kalitatearekin akabatzea. Ezin dugu gutxiagorekin gehiago egin.

Osakidetzan enplegua suntsitzen ari da eta sindikatuei EPE erridikulua mahai gainean jartzen digute. Proposatutako EPEarekin ez da enplegua sortzen, suntsitu egiten da.

Osakidetzak ildo horretan jarraituz gero, hau da, murrizketa politikarekin eta gure lan baldintzak okertuz, Sindikatuok borrokan jarraituko dugu. Langileon mobilizazioaren arrakasta ikusita, Osakidetzak zerbait esan beharko du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.