2024-12-24
HomeEkintza SindikalaOsakidetzaren utzikeriaren eta SATSEren helegitearen ondorioz, ehundaka langileren egonkortze aukerak zapuztu dira

Osakidetzaren utzikeriaren eta SATSEren helegitearen ondorioz, ehundaka langileren egonkortze aukerak zapuztu dira

Osakidetzako zuzendaritzaren utzikeriak eta SATSEk Espainiako Estatuko langileen antzinatasuna saritzeko nahiak kategoria guztietako ehundaka langileren lanpostu finkoak lortzeko aukerak hankaz gora utzi ditu.

Milaka dira behin betiko lan harreman finkorik gabe Osakidetzan lanean dauden langileak. Urte luzeetan egin diren lanpostuen deialdi publikoak ez dira nahikoak izan eta gainera, ez dira modu egokian burutu. Horren erakusle da bizi den interinitatea, eta horrek herritarrentzako hain oinarrizkoa den osasun eta zaintza sistemaren bermeetan sortzen duen kaltea.

Egoera horren erakusle da aurreko gobernuak utzitako deialdiaren oinarrien irekitasuna eta horren ondorioz SATSEk bere interes korporatiboen eraginez epaitegi bidez errekurritu ahal izana. LABek salaketa bikoitza egiteko beharra du:

Batetik, Osakidetzako zuzendaritzari adierazi nahi dio deialdi publikoak oinarri sozialarekin adostuak izan behar direla. Argi ikusten baita aldebakarrez eta inposizioz ezartzen diren neurriak inoiz ez direla begi onez jasoko langileon begiotan.

Bestetik, SATSEk eragindako egoera tamalgarria dela adierazten du LABek. Nahiz eta administrazioaren deialdiarekiko kontrakotasuna LABentzat ere nabaria den, SATSEk erakusten du ez duela erizainak ez diren bestelako kategoriekiko inongo begirunerik. Hori dela eta, kidego guztietako milaka langileren baremazio baldintzak ezbaian jarri dira. Eta atsekabez bizi dugu ikustea, nola Osakidetzako langileek beren lanpostuan kontsolidatzeko aukera kolokan jarri den. Hautaketa prozesuaren amaiera bezperetan, deialdiaren oinarriak aldarazteak langileen aurreikuspen eta lanpostu itxaropenekiko aurkakoak dira.

Gauzak horrela, LABek EPE prozesuen amaiera bermeekin eta behin betiko burutzeko eskatzen du. Langileei dagokien informazio eta epeak helaraziz. Hau da, lanpostu baten esperoan dauden langileei informazio guztia emateko eskatzen dio administrazioari. Langileon bizitzak erdigunean jartzeko unea da, informazio falta eta behin-behinekotasunarekin amaitu beharra dago. Modu berean, LABek lanean jarraituko du langileak beren lanpostuan kontsolidatzeko. Bestelako interes korporatiboen gainetik, langile guztien beharrak erdigunean jartzen jarraituko du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.