2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzan garapen profesionalari buruz

Osakidetzan garapen profesionalari buruz

Azkenaldion, barra-barra dabilen “garapen profesionala”ren kontua Osakidetzako zentroetan. Zurrunbilo honen erdian, LABek egoera argitu behar dela uste du.

Azken asteetan Lanbide Garapenaren inguruko kanpaina bat ari da ematen Osakidetzan, zehazki 2011ko deialdiaren ebazpen eza dela eta. Ekimen ezberdinak burutu dira, baina deigarriena ELA sindikatuak egin duena izan da, epe urgente eta berehalako premien inguruan. Hori guzti hori dela eta, LABek zera azpimarratu nahi du:

DEMANDARI BURUZ
• LAB aukerak aztertzen ari da gure zerbitzu juridikoarekin, baina ez dago ez arrazoirik ez epe objektiborik ORAINTXE egin behar izateko.
• Demanda baterako oinarri juridikoa egon arren, kontutan eduki behar da, aldeko ebazpena lortzea oso konplikatua izan daitekeela, balizko ondorioak aintzat hartuta.
• Galdu ezkero, demanda jarri duen bakoitzak kostak bere gain hartu beharko lituzke.
• AURREZ AZTERTU BEHARREKO ERREKLAMAZIOA. AUZIBIDERA JOTZEKO ASMORIK EZ BADAGO, AURREZ AZTERTU BEHARREKO ERREKLAMAZIOA EGITEAK ESKUBIDEA GALTZERA ERAMAN GAITZAKE, ERREKLAMAZIOARI EZETZA EMATEA BIHURTZEN DA “IRMO ETA ONARTUA”. Beraz, KONTUZ ARRAPALADAN EGITEN ETA SINATZEN DUGUNAREKIN premiarik ez dagoenean eta gaia ez dagoenean batere argi (LABentzat behintzat)

KANPAINARI BURUZ
• Gure iritziz gaia ez da ondo azaltzen ari, presaz egiten ari da eta arrazoi objektiborik ez duten epeak ezartzen ari dira, ELAren erritmo edo premiei erantzunez ezartzen ari direla dirudi.
• Gai honetan eta antzeko beste hainbatetan, hobea izango litzateke aurrez gainontzeko sindikatuekin adostea. Baina, oraingoan ere, ez da horrela izan, eta norbera bere baitako borrokan ari da.
• Lanbide garapena ez ebaztea Osakidetzak bete ez duen gauza bat gehiago da, lekualdatze-lehiaketa bezala, mugikortasunak, EPE ebazpenak, eta abar. Une honetan ez gara erantzun sendoa ematen ari eskubideen murrizketari, lanaldiaren igoerari, egun libreen lapurretari, aparteko ordainsari baten lapurretari, eta gure soldataren murrizketari… Indar-erakustaldia egin nahi dugu lanbide garapenaren erreklamazioa eginez? Zertara daude prest sindikatu batzuk “Osakidetza behartzeko” aurrekoa betetzera?

LANBIDE GARAPENARI BURUZ
• Hasieratik LAB oso kritikoa izan da LANBIDE GARAPENAREN EREDU HONEKIN, ezkutuko osagarri ekonomiko bezala geratu dena, eta ez eskubide bezala, baizik eta Osakidetzaren nahien arabera: agintarien menpeko balorazio subjektiboa, prestakuntzaren negozioa, kategorien artean diskriminatzailea, guztion eskura ez dagoena…
• Osakidetzak urte hauetan guztietan erabili du lanbide garapena langileak lasaitzeko inposatutako murrizketa larrien aurrean. Ematen dudan era berean, kendu egiten dut…
• Gure ustez ez diogu ezer oparitu behar Osakidetzari, eta honek erantzun egin behar die langileekin hartutako konpromisoei. Beraz, garapena betetzea exijitu behar zaio. Baina galdera hau egin behar diogu norbere buruari: Nola da posible aparteko ordainsaria kendu eta soldata murriztu izana GUZTIOI (eta horrez gain egunak kendu, kontratazio gutxiago, lanaldia,…) eta lanbide garapena etenik gabe ordaintzen jarraitzea? Ezer baino lehen, ez genuke borrokatu beharko kendu diguten guztiaren itzulketa?

Hau guztia aintzat hartuta, LAB aztertzen ari da zein neurri hartu lanbide garapena dela eta, baina lasaitasunez eta aukera guztiak ondo baloratuz. Bitartean, indarrak batzea lehenesten dugu, eta Osakidetza presionatzea benetako negoziazioa onar dezan eta utz ditzan bertan behera indarrean dauden murrizketa guztiak. Ez gaitzala lanbide garapenak bidetik desbideratu, gaurko lorpena etorkizuneko galera izan daitekeelako.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...