2025-04-12
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko bilera propagandistakoa deitu du berriz ere

Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko bilera propagandistakoa deitu du berriz ere

Astebete baino gutxiago gelditzen denean sindikatuok deitu ditugun bi greba egunetarako, Osakidetzak mahai sektorial berri batera ditu gaitu astelehenerako. Deialdiaren forma zein edukiei erreparatuz gero, zoritzarrez negoziazioa desblokeatzeko zirrikitu itxaropentsua izan zitekeena, entretenitzeko maniobra eta langileak desmobilizatzeko saiakera hutsean gelditzeko trazak daude.

LABek honakoak salatu nahi ditu:

• Deialdia 2 egun eta erdiko aldearekin egin dute, asteazken arratsaldean heldu baitzitzaigun. Grebetarako aurre-abisuak aste santua baino lehen egin genituenez, hain epe laburra ez dago justifikaturik.

• Osakidetzak ez digu idatziz helarazi gai-ordeneko puntu gehienen gaineko informazioa.

• Eskatzen ditugun lau gutxieneko puntuetatik soilik bi jasotzen dira gai-ordenean: EPErako oinarriak aipatzen dira, baina ez plaza kopurua; eta lizentzien eta aurreko jardunaldiaren berreskurapenak ez dira biltzen.
Honek guztiak panorama ezkorra marrazten digu astelehenerako. Osakidetzak negoziatzeko borondate ezari eusten dio. Gatazka luzatzea eta bi greba egunetara eramatea Osakidetzako Zuzendaritzaren eta Darpon-en Sailaren ardura baino ez da. Gure gutxienekoak egingarriak badira, zergatik tematzen da PNV osasun publikoa gatazka etengabean mantentzean?
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...