2025-03-30
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako zuzendaritzak lan sindikala oztopatzen du

Osakidetzako zuzendaritzak lan sindikala oztopatzen du

LAB sindikatuak salatu nahi du Osakidetzako Giza Baliabideko Zuzendaritza jardun sindikala behin eta berriro oztopatzen saitzen dela. Zuzendaritza honen esku daude ordu sindikalak ziurtatzea, formazio orduak ematea, erabiltzen dugun emailaren kudeaketa eta gure eguneroko lanean beharrezko diren hainbat gestio.

Eman beharreko liberazioak atzeratu egiten dira etengabe, arazoak behin eta berriro agertzen dira, eta jasatzen ditugun oztopo guzti hauek gure sindikatuarengan ondorio kaltegarriak dakartzate, gure funtzionamendu normala eragozten baitute. Zer esanik ez Gipuzkoan, hauteskudeak ate joka ditugularik eta eta dagozkigun liberazioak heltzen ez direnean.

Bestalde, orain dela 6 hilabete murrizketa informatikoak pairatzen ari gara, Osakidetzak erabaki duelako emailen bidalketa beraiek markatzen duten kopuru zehatz batetik ezin dela pasa. Murrizte informatiko hauekin amaitzeko txosten bat mahaiganeratu ziguten, baina sindikatuok ez dugu begi onez ikusi oso kontrolatzailea eta murriztailea delako, beraz oraindik jarraitzen dugu arazo latz honekin.

Eraso guzti hauek helburu bakarra dute, gure lan sindikala oztopatzea eta gure adierazpen askatasuna eta askatasun sindikal mugatzea.

LABek egoera hau gogor salatu nahi dugu eta Osakidetzako Zuzendaritzari behar diren neurriak hartzeko exijitzen diogu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.