2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzako Zuzendariak Santiago Ospitalerako aurkezturiko proiektuaren aurkako protesta

Osakidetzako Zuzendariak Santiago Ospitalerako aurkezturiko proiektuaren aurkako protesta

Atzo Gasteizko Santiago Ospitalean AUO bateratze-egitasmoaren nondik norakoak emateko hitzaldia burutu zen. Osakidetzako LABeko ordezkariak proiektu honen kontrako jarrera azaltzeko elkarretaratzea egin zuten “Murrizketarik ez! Santiago Ospitalari eutsi!” lemapean.

LABeko delagatuak Osakidetzako zuzendariari sindikatuak proiektu honen aurrean egiten duen irakurketa helarazten saiatu ziren, baina zeramatzan bi bizkar-zainek ezinezkoa egin zuten.

LAB sindikatuaren irakurketa Santiago Ospitalaren bateratze egitasmoaren aurrean 
«Hementxe gaude LAB SINDIKATUKO OSAKIDETZAKO DELEGATUAK Osakidetzako Zuzendari Orokorra den Julian Perez Gileri eskatzeko eta exijitzeko , Arabako Hospital unibertsitarioaren proiektua bertan behera uzteko. Eskaera hori gauzatzeko baditugu arrazoi ezberdinak:

• Inoren iritzirik jaso ez delako eta ezta kontutan hartu. Proiektu honek ez du izan ez profesionalen, ez eragile sozialen, ez jendartearen eta ezta ere sindikatuen babesik izan. Proiektua osasun Departamentuak inposatutako proiektua da eta gainera bete beharreko marko normatiboa ez du betetzen.

• Arabako jendartearen osasun beharretan oinarritutako plan seriorik ez dutelako aurkeztu.

• Krisi testuinguru batean, ditugun baliabideak ezin ditugu erabili beharrezkoak ez diren obretan inbertituz, eta ezta ere Arabako bi hospitaletan egindako inbertsio ekonomikoak bapatean albo batera utzi eta kontutan ez hartu.

• Araban hospital bakarra izatea osasun arreta kaltetzea ekarriko du.

• Poliki-poliki hospitaletako ohe kopurua desagertarazten ari direlako. Gaur egun 783 ohe ditugu Txagorritxun eta Santiago neta HUAko Proiektuarekin 162 ohe gutxiago egongo dira.

• Bloke kirurgikoa ez du kirofano kopurua nagusiki handitzen, beraz itxaron zerrendak ez ditugu ekiditiko eta hauek, esanguratsuak izango dira.

• Arabar herrialde osoko jendartearentzat urgentzi zerbitzu bakarra izango dugu.

• Bi hospital hauen fusioaren ondorioz zerbitzu ez-sanitarioen pribatizazioa emateko arrisku maila haundia dugu.

• Unitate batzuen autogestionatzeko aukera zabalduko da, modu honetan sendagile eta erizainen kontratazio zuzena ahalbideratuko du eta baita ere beraien aurrekontuen kudeaketa. Modu honetan zerbitzu publiko ez gardena erraztuz.

• Lanpostuak desagertuko direlako.

• Santiago ospitalaren Etorkizuna ez da argia eta kronikoak diren gaixoentzako 200 ohetako hospital bat sortzeaz hitzegiten dute. Gaur egun Lezako hospital funtzio horiek betezen ditu eta dituen 63 oheak ez ditu betetzen.

• Negozioa bilakatu nahi dute osasun publikoa,estatu espainoleko beste erkidego Autonomikoetan gertatzen ari den moduan.

Guzti honegatik eta horrelako Proiektuaren aurrean, LAB SINDIKATUAK Eusko Jaurlaritzako Osasun Depatamentuari exijitzen dio proirktu hau bertan behera uztea eta entzun dezala 65.000pertsonek beren sinadurarekin gaur egun dagoen Proiektua baztertzeko egindako eskaera . LAB sindikatuak argi du osasun unibertsala,kalitatekoa, piblikoa eta gertukoa defendatuko duela eta Proiektu honek horrelakorik defendatzen ez duelako bertan behera uzteko eskaera egiten dugu.»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...