2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak mahai sektoriala deitzeri uko egin diola salatu dute sindikatuek

Osakidetzak mahai sektoriala deitzeri uko egin diola salatu dute sindikatuek

Duela ia bi hilabete Osakidetzako Zuzendaritzari Mahaia Sektoriala deitzeko eskatu arren, oraindik zai daudela salatu dute sindikatuek.

Sindikatuen irakurketa (SATSE, ELA, LAB, SME, FFHE, CCOO, UGT eta ESK)

OSAKIDETZAK MAHAI SEKTORIALA DEITZEARI UKO EGIN DIO 

Osakidetzako ordezkariek sindikatuekin negoziatzeko borondatea dutela non- nahi zabaldu arren eta sindikatuok orain ia bi hilabete Zuzendaritzari Mahai Sektoriala deitzeko eskatu arren, oraindik ez gaituzte deitu. 

2014ko ekainaren 3an Mahai Sektorialean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok Mahai Sektoriala deitzeko eskatu genuen. Ia bi hilabete igaro ondoren Osakidetzak oraindik ere sindikatuak deitu gabe jarraitzen du eta ez du negoziaketarako inolako proposamenik burutu. 

Osakidetzak erakusten duen interes falta ikusita sindikatuok deitu dugu Zuzendaritza Mahai Sektorialera. Lotsagarria da Osakidetzak Mahai deialdirik ez burutzea, sindikatu guztiok aho-batez eskatuta ere. Egoera honek erakusten du bere benetako negoziaketa borondatea. 

Osakidetzaren itxikeriaren aurrean sindikatuok ekainaren 26an manifestazioa deitu genuen, bertan 5.000 pertsonek parte hartu zuten. Hala ere, Osakidetzak enplegua sortzeko, berau egonkortzeko eta 2011ko Garapen Profesionaleko deialdiak berehala ordaintzeko proposamenik egin gabe jarraitzen du. Horregatik, langileon ordezkariok mobilizazio egutegiarekin aurrera jarraitzeko gure borondatea berresten dugu, aurten 34 orduko greba deialdia burutzea barne. 

Era berean, Osakidetzako Zuzendaritzak guztion diruarekin ordaindutako propaganda kanpaina eta Osasun Sailburuak udako murrizketen harira egindako burlen aurrean gure haserrea azaldu nahi dugu. Zuzendaritza honek ez ditu langileak ordezkatzen, udan oheen ia laurdena ixten du, hainbat zerbitzuren kolapsoa eragin du, ospitaleetako larrialdiak barne, itxaron zerrendak handitu ditu edo zerbitzuak pribatizatzen ari da, eta erabaki hauek guztiak propagandarekin estali nahi ditu. 

Honengatik guztiarengatik, Osakidetzari negoziatzera eser dadin eta bai lan-baldintzak bai osasun zerbitzu publikoa hobe ditzan dei egiten diogu. Horrez gain, langileei antolatuko ditugun mobilizazioetan parte hartzera deitzen ditugu. Gure eskuetan dago kalitatezko osasun publikoa mantentzea. 
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...