2025-04-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak ezin traketsago kudeatzen ari da 2014-2015 EPEa

Osakidetzak ezin traketsago kudeatzen ari da 2014-2015 EPEa

 Zoritxarrez tradizio bihurtu denez, Osakidetzako Zuzendaritza ez da EPE bat bezalako prozesu inportantea gutxieneko seriotasunez kudeatzeko gai. Ez gara soilik plaza kopuru eta kategoria ez-nahikoez ari, Osakidetzan den pertsonal eza konpontzera ez datorrena Darpon Jaunaren PNVri burua zuritzera baino.

Hitz egiten ari gara EPE honetara aurkeztuko diren milaka eta milaka pertsonei –plaza bat ateratzeko itxaropenik ez daukatenak-errespetu faltaz. Izan ere, ezin da onartu lau urte eta gero 2011ko EPEA amaitu gabe egotea. Ezin dugu ulertu oraindik orain lan-poltsa berriak argitaratu gabe egotea, nahiz eta ospitale batzuetan oraindik argitaratu ez diren zerrendak erabiltzen ari diren kontratuak emateko modu irregularrean.

Esperpento dramatiko honen azken kapitulua dira Osakidetzak berriki egin dituen zuzenketak hainbat oinarri, gaitegi eta bibliografietan martxan den EPE honen barruan. Akats nabarmenak dira, eta ondo dago zuzentzea, baina ez argitaratu zirenetik hilabete eta erdira. Honek guztiak azterketak prestatzen ari diren mila eta milaka pertsonen segurtasuna faltaren sentsazioa baino ez du areagotzen, euren larritasuna alperrik handituz. Zelan da posible honako akatsak lehenago zuzendu ez izana? Hau al da serioa? Edo Osakidetzako Zuzendaritzak ez dio axola, edo korrika eta presaka ibili ziren EPE argitaratzeko hauteskundeak baino lehen eta Osakidetzako langileon mobilizazioekin batera.

Kudeatzaile paregabeak izango dira, baina euren negozio, txantxullo eta patrikak beteko orduan. Gainerakoan, nahiko eskasak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.