Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek grebara deitu zuten apirilaren 7, 8 eta 9rako, LAB, ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuon izenean. Hala, bigarren greba egunean, Osakidetzaren zerbitzu zentraletan mobilizatu dira Gasteizen, hitzarmen berri baten defentsan eta homologazioaren alde.