2024-12-23
HomeEmakumeakMartxoak 8Orduerdiko lanuztea SALICA enpresan eta Bizkaiko kontserberetan

Orduerdiko lanuztea SALICA enpresan eta Bizkaiko kontserberetan

LAB sindikatuak, Martxoaren 8aren harira eta Bermeoko kontserberetako langileak pariaratzen ari diren egoera salatzeko kontzentrazioan egindako adierazpenak.

LABek Bermeoko kontzentrazioan egindako adierazpenak
Orduerdiko lanuztea SALICA enpresan eta Bizkaiko kontserberetan

«Gaur, kontserbagintzan dihardugun behargin asko eta asko Bizkaiko kontserba lantegietan deitu den ordu erdiko lanuztean parte hartzen ari gara.

Nabarmendu behar da SALICAn, Bizkaian, sektore honetako enpresarik handienean (250 behargin baino gehiago ditu) egiten ari garen lanuztea. Zalantzarik gabe, behargin gehienak betetzen ari den lanuzte batez ari gara. LAB sindikatuak deitu duen eta Bizkaia mailan UGTk bakarrik babestu arren, martxoaren 8aren bezperan, sektoreko behargin askok parte hartuko duten arren, argi gera bedi guk ez deritzogula nahikoa denek martxoaren 8a goraipatzeari. Guk ekintzak gura ditugu, benetakoak eta nabariak diren ekintzak: ez diezagutela eskubiderik kendu, ez diezazkigutela gure enpresetan, borrokaren borrokaz eta hamaika errepresio jasan ostean eta urte askoan lortutako eskubideak kendu. Gaur egun, enpresetan grebak eginez eta borrokatuz lortu genuen Probintziako hitzarmena bera ere ostu gura digute.

Benetako ekintzak gura ditugu. Adibidez, egunotan martxoaren 8az hedabideetan agertzen ari diren eta agertuko diren horiek planto egin dezatela, aurrez aurre jar daitezela eta ziurta diezagutela ez dugula eskubide galera gehiagorik jasango, sektoreko beharginok, aurrerantzean ere, geure Probintziako Hitzarmena izango dugula eta etorkizunean gure eskubideak erabili ahal izango ditugula.

Sektoreko ugazaba diruzale hauei eskatu behar zaie eskubideak eta soldata gehiago ez diezazkigutela kendu. Gure soldatak 900 eta 1000 eurotakoak direla ere gogorarazi behar dugu, Probintziako Hitzarmen berritua eta duina gura dugula, gure beharraz bizi ahal izan gaitezen.

Eta azkenik, honen bidez eta lanuzte hau eginez ezaguratarazi gura dugu SALICA enpresan eta honen Enpresa Batzordearen gehiengoak deituta, martxoko bariku guztietan ordu erdiko lanuztea egingo dugula. Borrokan iraungo dugu gure Probintziako Hitzarmena berritu dadin eskatuz.

Bizkaiko kontserbetan beharra egiten duten guztiak animatu gura ditugu, animatu gura ditugu bakoitzak bere enpresan lanuzteak egin ditzan, argi dagoelako inork ez digula ezer oparituko.

SALICAko beharginak lanuzteak egiten hasi gara; gure sektoreko enpresa handiena denez, logikoa da, gurea izatea lanuzteari ekingo dion aurrena, borroka dinamikei eustea sektoreko Probintzia Hitzarmena duina lor dezagun. Ez dezagun ahantz, sektorean guztioi egokituko zaigun oinarriaz ari garela.

Bermeon, 2014ko martxoaren 7an»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...