2024-11-20
HomeOharrakZerbitzu PublikoakORDEZKAPENIK EZ = KALITATEA OKERTZEA, LAN KARGAK HANDITZEA, LANPOSTUAK SUNTSITZEA...

ORDEZKAPENIK EZ = KALITATEA OKERTZEA, LAN KARGAK HANDITZEA, LANPOSTUAK SUNTSITZEA…

Gizarte Urtgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE), behar gehien duten kolektiboei ematen die zerbitzu eta babesa; hirugarren adineko egoitzak, tutoretza duten umeen etxebizitzak, minusbaliotasuna duten pertsonen egoitzak, etabar. 2010. urteaz geroztik, Gufe-k arlo hauetan langile ordezkapenak murriztu egin ditu. Lehen murrizketa %25ekoa izan zen baina orain %34 gehitu behar diogu Foru Aldundiaren 2012rako aurrekontua aintzat hartzen badugu.

Datu hauek zer esan nahi dute? Gaixotasun, baimen edo oporren ondorioz izaten diren gabeziak, neurri handi batean ez direla betetzen eta honen ondorioz, langile faltagatik, zerbitzu publikoa bete gabe geratzen dela. Oso deigarria da ohiko edo eguneroko langile kopurua, GUFEk berak gutxiengoak ezarri behar direnean (grebetan adibidez) jartzen dituenak baino txikiagoak direla. Hala eta guztiz ere, ez dituzte hauek ordezkatuko dituzten langilerik kontratatzen.

Ondorioak oso larriak dira:

Erabiltzaileak pairatzen ditu langile faltaren ondorio nagusiak. Langile faltaren ondorioz, Adineko pertsona dutxatzen ez denean, gure etxebizitzetan ditugun umeei eskola-ordutik kanpoko jarduerarik bermatu ezin diegunean, minusbaliotasuna duten umeei irteerak eta txangoak ematerik ez dugunean, instalakuntzak behar diren moduan garbitu ezin direnean,… Ehunka adibide jarri ditzazkegu, zoritxarrez.

• Denok dakigu txandako lankide bat falta denean zer gertatzen den: gainontzekoen lan-karga handitu egiten dela. Kontuan eduki behar da ez dugula makinekin edo torlojuak egiten lan egiten, pertsonekin baizik. Murrizketak, gure bizkar gainean erortzen dira zuzen-zuzenean, hau da, betikoen bizkar gainean… Gure nagusien bizkarren gainean ez, noski!

Enpleguaren suntsitzea: Egoera ekonomiko larri honetan, arduragabekeri itzela da enplegua suntsitzea. Ordezkapenak lankontratuak suposatzen dute eta hauen bitartez, pertsona horiek beraien bizi baldintzak duin bihurtu ditzakete. Murrizketa hauen aurrean, Aldundiko zein Gufe-ko agintariek beraien pribilegioak ez dituzte kentzen ez eta murrizten: gehigarri pertsonalak, dedikazio gehigarriak, dietak, kotxe ofizialak, taxiak, “visa”k… mantentzen dira (hauek guztiak urtero 8 milioi eurotik gorako gastua suposatzen dute). Hau guztia gutxi balitz, superestruktura ere mantentzen dute: nagusiak, nagusi-ordeak, aholkulariak…

LAB-ELA-UGT-CCOO
2012/02/21

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Michelinen 2023an kobratutako prima, diskriminatzailea dela iritzi dugu

LAB, CGT, ELA eta ESKk Madrilgo Bitartekotza eta Arbitrajeko Konfederazioarteko Zerbitzura eraman dugu Michelinen 2023an kobratutako prima, diskriminatzailea dela iritzita. Enpresak prima bat ordaindu zuen 2023ko azaroaren 30ean, eta hainbat kolektibo kanpoan utzi zituen.

Sindikalismo Feminista Internazionalista. A25 aske izateko!

LAB kide den Munduko Federazio Sindikaleko Herrien Koordinakundeak manifestua argitaratu du azaroaren 25an testuinguruan.

Nafarroako Barazki Kontserben sektoreko 10.000 langileen lan baldintzak duinduko dituen herrialdeko hitzarmena eskatu dugu

LAB sindikatuko hainbat kidek prentsaurrekoa eman dute gaur goizean Cadreitan (Nafarroa Garaia), Conservas Angel Ria lantegiaren aurrean, Barazki Kontserben sektoreko patronalari eta negoziazio mahaia deitzeko gaitasuna duten sindikatuei eskatzeko beharrezko negoziazioei ekin diezaietela Nafarroako hitzarmen sektorial propioa ezartzeko; hitzarmen horrek, zalantzarik gabe, 10.000 pertsona ingururen lan baldintzak duinduko lituzke.