2024-12-20
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakONCE-KO LANGILE BATEN KALERATZEA BALIOGABETUA

ONCE-KO LANGILE BATEN KALERATZEA BALIOGABETUA

Zortzi hilabete baino gutxiagoko epean, ONCE-ko langile eta LABeko delegatu honen kaleratzea Epaitegietan baliogabetu duten bigarren aldia da.
2010eko Azaroaren 27an, ONCE-ko langilea eta ONCE-ko komiteko LABeko delegatua den Joseba Iñaki Nuño Molinuevo kaleratu zuten. Gasteizko lan arloko 1. zenbakiko epaitegiak 2011ko martxoaren 7an emandako ebazpenaren bitartez, kaleratze hori baliogabetu du.

Gogoratu behar dugu, lehenago antzeko bi sententzia gehiago eman zirela. Bata, 2003ko abenduan Gasteizko lan arloko epaitegiak bidegabekotzat hartu zuen langile honen kaleratzea eta bidegabetze hau Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2004ko Irailean berretsi zuen. Bestea, 2010eko Uztailean izan zen, kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2009ko Azaroan egindako kaleratzea baliogabetu zuen.

ONCEko LABeko atal sindikala zoriontzen da Iñaki Nuño lankidearen egoerari zintzotasunez ekiten dion sententzia honengatik eta ONCE langile honekin ematen ari den jokaera anker eta despotikoa salatu nahi dugu beste behin ere. Gainera, Enpresa Batzordeko LABeko delegatu moduan aukeratu ostean, jokaera okertu zela nabarmendu nahi dugu. Espero eta nahi dugu ONCE-k urte luze hauetan egindako jazarpenari behin betiko bukaera ematea eta bere afiliatu eta langilearen egoera normalizatzeari ekitea.

Aldi berean, ONCE-ko langile guztiak animatu nahi ditugu edozein eskubide zanpaketa salatzera eta honekin guztiarekin jendartearen aurrean argi uztea autoritario izaera duen Entitate honek daraman noraeza merkantilista eta esplotatzailea eta bere burua sozialtzat hartzen duen Entitate honek izaera eta helburu honen kontrako politikak praktikatzen dituela salatzea.

Gasteizen, 2011ko martxoaren 9an
ONCE-ko LABeko Atal Sindikala

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.