2024-11-19
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaOñatin hildako garraiolariaren heriotza salatuko dugu bihar Donostian

Oñatin hildako garraiolariaren heriotza salatuko dugu bihar Donostian


Euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du bihar, urtarrilak 10, ‘Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez’ leloarekin. Protesta 11:30ean izango da, Eusko Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzaren aurrean.

LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek doluminak eta elkartasuna adierazi dizkiete lan istripuan hil den garraiolariaren senide eta lagunei.

Euskal gehiengo sindikalaren arabera, beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Garraiolariek ez daukate giza nahiz lan gaixotasunen aurrean babes egokirik askotan, izan ere, gehiengo batean langile autonomoak baitira, eta gainera, berauek edukitako lan istripuak ez dira maiz estatistika ofizialetan kontutan edukitzen. Horrela, Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren ezagun izan arren.

Azpimarragarria da garraiolariek jasaten dituzten lan istripuen gehiengoak errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desregulazio basatia agerian uzten dituela. Gainera, garraiolarien eskubide eza ere nabaria da, izan ere, lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Beste askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartuak direlarik. Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak, garraiolarien bizitza arriskuan jartzeaz gain. Arazo hauek dira Administrazioak behin eta berriz ezkutatzen saiatzen direnak, beste alde batera begiratuz gehienetan, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Honegatik guztiagatik, gehiengo sindikaleko kideok elkarretaratzea egingo dugu asteartean, urtarrilak 10, Donostiako Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, 11.30ean. Mobilizazioa ezinbestekoa da eta istripuak gertatzen direnean LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU bertan egongo gara salaketa egiten eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa ematen.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gizain fundazioko langileek lanuztea egin dute euren soldatak Foru Administraziokoekin parekatzea eskatzeko, eta 26an grebara joanen dira

Nafarroako gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Gizain fundazioaren Enpresa Batzordeak deituta, bertako langileek lanuztea egin dute gaur, 12:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, Nafarroako Gobernuak fundazioaren...

Garbiñe Aranburu: “Osakidetzak behar duen aldaketa eragiteko unea daeta LABentzat lehentasunezko borroka da”

Azaroaren 28an Osakidetzako hauteskundeetan LAB bozkatzea osasun sistema publiko sendo eta duin baten alde egitea izango da. Hala adierazi dute sindikatuko ordezkariek Bilbon egindako...

LABek Palestinako auziaren aldeko jardunaldi juridikoetan parte hartu du

Nazioarteko komunitateak Israelen zigorgabetasunarekin amaitzeko eta Palestinako herriaren segurtasuna, itxaropena eta eskubideak bermatzeko erakutsi duen ezintasunaren harira, Gernika-Palestina eta Yala Nafarroa herri ekimenek, European...