2024-12-22
HomeIndustriaEraikuntzaOnartezina da herri lanetan eraikuntzako herrildeko hitzarmena ez betetzea

Onartezina da herri lanetan eraikuntzako herrildeko hitzarmena ez betetzea

Hori da Bilboko Miraflores auzoan 72 etxebizitza eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen obra batean gertatzen dena. Azpikontratatutako enpresa batek Bizkaiko hitzarmena aplikatu ordez Kantabriakoa aplikatzen du eta langileen sinadura faltsutu egiten du erabaki hori ontzat emateko. 

Hau instituzio publikoek hitzarmenaren baldintzen betetzearen zaintza bere gain hartzen ez dutenean enpresek herri lanetan zigorrik jaso gabe jokatzen jarraitzen dutenaren erakusgarria da. Gertakari hauek LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzari eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko Sailburuari ezagutzera eman dizkie eta azken honi, zera, eskatuz Eusko Jaurlaritzak enpresariekin ados jartzeari utz diezaiola eta herri lanetan herrialdeko hitzarmenen baldintzak betetzeko behar besteko neurriak har ditzala.

Arazo honetan Eusko Jaurlaritzak erantzukizun haundia dauka zeren, obra esleitu ostean, langileen baldintzen kontrolatzeari utzi egin baitio. Eusko Jaurlaritzak badu Bizkaiko hitzarmena aplikatu ez izanagaitik enpresa honen langileek, mailaren arabera, hilabeteroko 300 euro eta 350 euroen arteko diru galeraren erantzukizuna.

Gertakaria are larriagoa da kontutan hartzen badugu 2011ko maiatzaren 26an, Gasteizko Parlamentuak onartutako Ez Legezko Proposamena, zeinak, beste neurrien artean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zion herri lan guztietako lizitazio pliegutan jasan zedila enpresa esleipedunak eta azpikontratatuz diharduten enpresak herrialdeko hitzarmena betetzeko beharra eta hitzarmena betearazteko jarraipeneko sistema ezar zedila.

Eusko Jaurlaritzari, diru publikoaren kudeatzailea eta herri lanen sustatzailea izanik, ardura haundia dagokio, gizarte mailan nahiz lan arloan, hiritarrekin eta langileekin. Haren jardunak edo jardun-ezak ez dezake, inondik inora, prekarietate guneak sortzen lagundu, diru publikoaz “gizarte-dumpinga” darabilten enpresen kontura. Eusko Jaurlaritzak enpresariekiko elkar aditzea baztertu behar du. Eremu politikoan, lan baldintzei egiten dieten espoliazioaren kontura enpresariek lortzen duten aberasteari muga ipiniko dion jarrera aldaketak bakarrik lagunduko du sektoreko arazoak konpontzen.

Gertakari hauek erakusten dute, berriro ere, herrialdeko hitzarmenen baldintzak betetzea bermatzen duten lan harreman berrien baharra eta norabide horretan kokatzen dugu klausula sozialen aldeko LAB sindikatuak erakunde publikoetan hasitako kanpaina. Mozio baten bitartez, hamaika neurri proposatzen dira, besteak beste, kontratazio-azpikontratazio kate guztian herrialdeko hitzarmena bete dadin, subrogazioaren aplikazioa bete dadin, langabetuen kontratazioa egin dezaten, genero berdintasuna berma dezaten…. Alde guztien inplikazioa beharrezkoa da.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...