2024-07-16
HomeEkintza SindikalaOlabide ikastolan azken astean eginiko kaleratzeak salatzen ditugu

Olabide ikastolan azken astean eginiko kaleratzeak salatzen ditugu

Gainera, Ikastolako Artezkaritzak Langileen Batzordeari adierazi dio epe motzean zerbitzuak eta lanpostuak pribatizatzeko aukera zabalik utzi duela. Hori dela eta, aste osoan zehar elkarretaratzean egin ditugu Ikastolan bertan.

Olabide Ikastolak gastuak, murriztu nahian, zerbitzuen kudeaketa azpikontratatu eta bertako langile bi kaleratu ditu. Hain zuzen ere, kaleratuak izan diren bi langileek laneko jazarpen morala salatu zuten aurreko gerentearen aurka. Ikerketa Batzordeak gatazka konpontzeko egindako proposamenari ezetz esan zion Olabide Ikastolako Artezkaritzak eta orain epaile batek arrazoia eman dio langileetako bati. Bigarren langilea epaiketaren zain dago oraindik.

Olabide Ikastolako Enpresa Komiteak salatzen du bertako gerentziak arrazoi ekonomikoak aitzakiatzat jarrita bi langile kaleratu dituela eta Ikastolako zerbitzuak azpikontratatzeari ateak ireki dizkiola, administrarien kudeaketa azpikontratatuz. Hori dela eta, enpresa komiteak bultzaturik bertako langileek kontrakotasuna adierazi dute, aste honetan zehar egunero mobilizatu direlarik.

Olabideko langileon enpresa komiteak ez du inolaz ere onartzen Ikastolako Artezkaritzak hartutako bidea. Beste Ikastoletan inongo kaleratzerik egin gabe eta langile propioak mantenduz bertako bideragarritasuna posible bada, ez dugu ontzat ematen Olabiden horrela ez izatea.

Horretaz gain, salatu nahi dugu Olabide Ikastolako Artezkaritzak ez duela inolako asmorik izan bertako komitearekin gaia lantzeko eta bideratzeko. Erabakia hartu eta informatu baino ez du egin.

Enpresa Komitetik argi adierazi nahi diogu Artezkaritzari zerbitzu bat azpikontratatzea ez dela bideragarriagoa ez ekonomikoki, ez zerbitzu ona mantentzeko ere. Kontrakoa, azpikontratazioak zerbitzua okertzea dakar, eta langileon prekarizazioa. Gainera, ikastolako langile propiorik gabeko zerbitzua izanik, ikastolarekiko inolako konpromisorik gabea da.

Administrarien kudeaketa azpikontratatzeko asmoa badu Artezkaritzak, zer gehiago ez ote du pribatizatuko eta azpikontratatuko? Hori al da Olabiderako defendatzen duten Ikastola eredua? Enpresa Komiteak eta langileok, oro har, adierazi nahi diete Ikastolan lan egiten duten langile guztiak bertako langile kontratatuak izan behar direla, Ikastoletako lan-hitzarmen propioa aplikatzen zaielarik. Hori da zerbitzuen kudeaketa ona izateko eta langileak gehiago ez prekaritzatzeko bide bakarra.

Horregatik guztiagatik, Olabide Ikastolako Enpresa Komiteak ez du kaleratze bat ere onartuko eta bere esku dauden mobilizazio eta bide guztiak jorratuko ditu langile hauek berrartuak izan arte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxeko langileentzako hitzarmen duinaren premia azpimarratu dugu Madrilen

LAB sindikatutik, joan den uztailaren 10ean, Oxfam Intermonek antolatutako etxeko langileen lan-baldintzei buruzko jardunaldietan parte hartu genuen, estatu mailako 18 erakunderekin batera.

Greba hasi dute Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileek

Lehenengo deialdiak 3 aste iraungo du, abuztuaren 4ra arte, eta aurreikuspenen arabera, uda osoa iraungo du Arabako Foru Aldundia ez bada negoziatzera esertzen suhiltzaileen egiturazko arazoak konpontzeko.

Hedatzen patronalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenean jasotakoa betetzeko exijitzen diegu

Gaurko egunerako ordainduta beharko lukete soldata igoerak eta atzerapenak, baina ez da hala gertatu.