2025-03-30
HomeEkintza SindikalaNekea arrisku faktore ezkutua da in itinere istripuetan

Nekea arrisku faktore ezkutua da in itinere istripuetan

Larunbatean langile bat hil zen laneko istripuz. Artiach enpresako 36 urteko emakume langilea Zaratamon hil zen in itinere istripu batean, lanetik etxera zihoala. 21. istripu hilgarria Euskal Herrian urte hasieratik.

Lehenik eta behin LAB sindikatutik gure elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoaren senide, lagun eta lankideei.

Lanetik etxera zihoala gertatutako istripua izanik, Lan Ikuskaritzak ez du bere horretan ikerketarik irekiko eta trafiko istripu arrunta balitz bezala kudeatuko dutelakoan gaude. Baina LAB sindikatutik argi utzi nahi dugu in itinere istripuak, lan istripuak izaki, kontrolagarriak direla neurri handi batean.

Datu ofizialek eurek bistan uzten dute Euskal Herriko lan istripu hilgarriaetako asko in itinere direla. Mugikortasun berezitasunetik haratago badaude istripu hauek sortzen dituzten faktore gehiago. Larunbat goizaldean gertaturiko istripuak gako garrantzitsuak eskeini dizkigu kausetako batzuk azaleraziz. Istripua goizeko 6:00etan gertatu zen, gaueko txanda amaitu eta gero. Gaueko txanda amaitzean, nekea arrisku faktore garrantzitsua da. Ba al dago arrisku faktore garrantzitsu hau enpresaren arrisku ebaluaketan identifikatua? Integratu al da neurri prebentiborik hau kontrolatzeko? Ba al du enpresak mugikortasun planik? Honi lotu behar zaio langilea behin behineko kontratupean zegoela.

Hau azpimarraturik, OSALANek zein Ikuskaritzak betebehar garrantzitsua dute in itinerearriskuen inguruan, herrialdeko istripu intzidentzia haintzat harturik. Administrazioak berak in itinere istripuak ez baditu ikertzen, enpresek ere ez dute hauek kontrolatzeko neurririk hartuko. Beraz, OSALANi exijitzen diogu jar dezala abian in itinere istripuak kontrolatzeko kanpaina eta mugikortasun planak integratu ditzala lehenbailehen. Neurri hauen integrazioak in itinere istripuen indizea neurri handi batean kontrolatuko lukeelako.

LAB sindikatuak modu zorrotzean jarraituko ditu egoera guztiak eta beharrezko ekintzak eramango ditu aurrera patronalak berea den ardura bete dezan. 

Modu honetan, Artiach-ko LAB, ELA eta ESK-k biharko, apirilaren 26rako, Orozkoko enpresaren aurrean 13:00etan deitutako mobilizazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egiten dugu, gonbitea langile orori zabalduaz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.