2024-12-23
HomeBidalketakInfoNegoziazio kolektiboaren defentsan borrokatu

Negoziazio kolektiboaren defentsan borrokatu

Negoziazio kolektiboak hil ala biziko egoera du.
2012ko lan erreformak, zeinari, Euskal Herrian greba orokorrarekin aurka egin genion, eta ondorengo aldaketak negoziazio kolektiboaren aurkako eraso garbiak izan dira. Negoziazio kolektiboa ahuldu eta ia ezabatu egin dute orain arte ezagutzen genuen eredua: gurean nagusi izan diren herrialdeko hitzarmenak erasotuz, sektore edota enpresetako negoziazioei balioa kenduz – ultraaktibitate printzipioa urtebetera mugatu eta enpresariei hitzarmenetan adostutakoa ez betetzeko erraztasunak eman, – etab. 
Azken erreformak ultraaktibitatearen printzipioa ezabatu eta zera ezarri zuen: hitzarmen berririk negoziatu ezean, hitzarmen horiek galduko direla. Honela, uztailaren 7a baino lehen hitzarmenen gehiengo handi bat negoziatzen ez bada, galtzeko arriskuan daude. Gauza bera gertatuko zaie beste hitzarmen batzuei abenduaren 31n. Lan Harremanetarako Kontseiluaren (LHK) datuen arabera langileen %90ak euren erreferentziazko sektore hitzarmena galdu dezake, %10 bakarrik delako enpresako edota estatuko hitzarmena duena. Nafarroako datu zehatzik ez badugu ere, ez dira oso desberdinak.

Zer gertatuko da hitzarmen hauek galtzen badira?
Erreformak ezartzen duenez, estatu mailako hitzarmena edota Langile estatutu soilera pasatuko gara. Honek oso ondorio larriak ditu Euskal Herriko langileentzat: soldatak murriztu eta lan baldintzak kaskartuko direlako; gainera, jardunaldia ere luzatuko da eta, hortaz, enplegu gehiago suntsituko da.

Zergatik erasotu nahi dute negoziazio kolektiboa?
Negoziazio kolektiboa bizirik eta gure esparruan manten-tzeak, lan harremanak arautuagoak edukitzea esan nahi du. Kaleratzeak edota soldaten gainbehera ekiditearekin batera, gure soldata eta lan baldintzen hobekuntzan borroka egiteko bitartekoa da. Horregatik nahi dute negoziazio kolektiboa suntsitu, lan harremanak desarautzeko. Horretarako, eremua zentralizatu eta enpresariei edota administrazioari adostutako akordioak ez betetzeko aldebakartasuna emanez.

Lan harremanak desarautzeak langileen zatiketa, lan harremanen indibidualizazioa eta patronalaren aurrean langileok babesgabe uztea dakar. Horixe da kapitalaren asmoa eta, horregatik, negoziazio kolektiborako eskubidea orokorrean, baina bereziki hemen, oztopoa da. Eremu pribatuan zein publikoan eskubide hori ezerezean utzi nahi dute.

Negoziazio kolektiboaren bidez ezin dugu lan harremanen eredu osoa arautu, horretarako Euskal Herriko langileok politika ekonomiko eta soziolaboralak bertan erabakitzeko eskubidea izan behar dugu, Lan Harrenanetarako Euskal Esparrua (LHEE) eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua (BSEE). Baina ezin ukatu daiteke negoziazio kolektiboa LHEEren zutabe garrantzi-tsua dela.

Irtenbidea: negoziazio kolektiboaren esparru propioa
Erreformarena aurrekaririk gabeko erasoa izan da. Erabateko desoreka patronalaren mesedetan eta hauek, noski, inoiz baino indartsuago eta erasokorrago daude.

Patronalak esan arren, lan erreforma ez da derrigorrez bete behar den lege bat. Lan erreformari uko egitea ez da legez kanpokoa. Gertatzen dena da ez diotela uko egin nahi, Madriletik egin dieten itzelezko “oparitzat” jotzen baitute, inposiziorako aukera ematen dielako.

Euskal Herriko langileok negoziazio kolektiborako eskubidea geure esku behar dugu. Aurrekontu eta zerga politikekin batera, sortzen den aberastasunaren banaketarako tresna da, soldatak eta lan baldintzak arautzen dituen heinean. Lan harremanak arautzeko inolako eskuduntzarik ez duen gurea bezalako herri batean, are eta garrantzia gehiago du. Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren oinarrizko zutabea da, Euskal Herriko langileen soldatak eta lan baldintzak hemen arautu ahal izatea esan nahi duelako.

Gogor borrokatzea beste aukerarik ez dugu, noren aurka oso argi daukagu, patronalaren aurka. Baina zeren alde borroka egin behar dugun ere oso argi izan behar dugu. Borrokarako iparra eta norabidea argi izan behar ditugu. LABek hasieratik negoziazio kolektiborako esparru propioaren alde egin du eta ekimen eta iniziatiba desberdinak hartu ditu horretarako.

Lan erreformaren aurkako borrokarako eremurik eraginkorrena zein den eztabaida faltsua da. Hasi enpresetatik, jarraitu sektoreetatik eta sektorearteraino egin behar da borroka lan erreformaren kontra.

CCOO, UGT eta CEOEk akordioa sinatu berri dute. hitzarmenen ultraaktibitatea luzatzeko akordio eraginkorra balitz bezala saltzen ari dira. Hala ere, akordio honek ez du patronala ezertara behartzen. Beraz, ez da lorpen bat, ezta ultraaktibitatearen arazoa konponduko duen akordioa ere. Akordio honek langilera nahastu baino ez du egiten eta itxaropen faltsuak zabaltzen ditu; errealitatean akordio honek ez du ezer aldatu. “gomendio” edo “irizpide orientatzaileak” besterik ez dira han jasotzen direnak, CCOO, UGT eta CEOEk onartu duten bezala. Eta ezin da ahaztu akordio berean CCOO eta UGTk beste puntu batzuk ere sinatu dituztela: patronalari erraztasunak ematea deskuelgeak, ordutegi aldaketak, funtzio aldaketak eta abar.

Akordio honek negoziazio mahaietara bideratzen du ultraaktibitate epeen negoziaketa eta negoziazio hori burutu dadila gomendatu baino ez du egiten. Patronala ez da sekula mugitu gomendioen arabera eta momentu honetan are gutxiago. Patronalaren jarrera aldatzea mobilizazioaren bitartez eta borrokaren bitartez baino ez da posible izango, aspalditik dakigun bezala.

Langileei deia luzatzen dizuegu negoziazio kolektiboaren defentsan borrokatu dezazuen.
Izan mobilizazio orokorrak, sektore mailan edo beraien enpresan deitzen diren mobilizazioetan parte hartzera deitzen dizuegu. Egoera zaila izan arren, irabazteko aukerak egon badaude, beti ere borrokatzen badugu.

Honen adibide dira, besteak beste, Gipuzkoako papergintzan edota Gipuzkoa eta Bizkaiko gasolindegietan sinatu diren hi-tzarmenak: hauetan, langileen borrokaren ondorioz, lortu dugu, soldata igoerak izango dituzten, atzerapausorik izango ez duten eta lan erreformaren ondorioak saihesten dituzten lan hitzarmenak negoziatzea.

Datozen hilabeteak, borrokarako hilabeteak izango dira. Hainbat eta hainbat langile dira beraien hitzarmenen defentsan mobilizatzen ari direnak. Adibideek erakusten dute posiblea dela, borrokaren bidez lortuko dugu negoziazio kolektiboa bizirik eta gure esparruan mantentzea. Borrokatzeak merezi du.

Maiatzaren 30ean guztiok kalera. Eredu berri bat aldarrikatzen dugu greba egun horretan eta ezin da eredu berri bat eraiki negoziazio kolektiborik gabe. Beraz 30ekoa hitzarmenen alde egiten dugun greba ere bada.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...