2024-12-22
HomeMurrizketakNDF zein CEOEk proposatutako azken neurriek Ez dakarte ezer berririk. ...

NDF zein CEOEk proposatutako azken neurriek Ez dakarte ezer berririk. Langileen eskubideen kontura irabaziak handitzeko aspaldiko errezetak baino ez dira

NDF, soldatak murrizteko bere azken proposamenarekin, zein Espainiako patronala, mugagabeko kontratuak murrizteko proposamenarekin, beste behin ere etekina atera nahi diote kiris egoerari, irabazi enpresarial eta finantzieroko marjina hobetzeko.

Ez da egia soldatak murriztu enplegu gehiago sortuko denik. Barruko eksaria murrizteko denean guztiz kontrakoa gertatuko da, hau da, enplegu gehiago suntsituko da. Ez da egia mugagabeko kontratuak erasotuz baldintza hobeak sortuko direnik aldi baterako kontratuentzat. Egia dena da soldatak murriztuz enpresen irabaziak handitzen direla, eta laneko egonkortasuna kenduz kaleratzea erraztu eta merketzen dela, eta hauxe da langileria are gehiago estutzea proposatzeko arrazoi bakarra.

Ez daitezela inor engainatzen saiatu neurriokin irabazi sozialen bat bilatzen dutela aipatuz, bilatzen duten bakarra langileriaren kontura aberastea delako, hau da, gizartearen gehiengoaren pobretze eta prekarizazioaren kontura.

Izan ere, aipatu proposamenak ez dira berriak. Krisiaren aitzakiatan honezkero ezarri diren errezetak dira. Horren erakusgarri dira etengabeko lan erreformak, negoziazio kolektiboarenak eta zerbitzu publikoenak, honezkero ezarri direnak eta eurekin ekarri dutenak enplegua are gehiago desarautzea, erosteko ahalmena eta funtsezko berme sozialak galtzea, eta patronalaren irabazi eta posizioak hobetzeko baino balio izan ez dutenak.

Patronalak ez dauka neurririk. Gobernuen lankidetza osoa dute, euren legeekin Corrugados Azpeitia, Troquenor, Inasa edo Incoesakoaren antzerako egoerak ahalbidetzen dituztenak. Kasu hauetan, enpresak bideragarriak izan arren, deslokalizatu daitezen desmantelatzen dira, lanpostuen galeraren kontura, honek herri mailan duen eraginarekin.

Enplegua sortu eta langileriari berme gehiago emateko, herri honetan pribilegioak dituzten bakarrak diren elite ekonomiko-finantzieroetako kideei egin behar zaizkie murrizketak.

Zentzu honetan deia eta oharra egin nahi diogu euskal patronalari. Orain arte bezala CEOEren aholkuak jarraitu nahi badituzte eta soilik euren interesak defendatzen dituen legeria aprobetxatu, Euskal Herrian gero eta gatazka sozial eta laboral gehiagori egin beharko diote aurre. Langileria nazkatuta dago eskubideen murrizketez, eta gainera, Euskal Herrian badago mugimendu sozial eta sindikala haserre hau bideratu eta gatazkak handitzeko.
 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...