2024-07-22
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaNazioarteko Moneta Funtsaren azken iragarpenak agenda neoliberala bizkortzeko borondatearen adierazle dira

Nazioarteko Moneta Funtsaren azken iragarpenak agenda neoliberala bizkortzeko borondatearen adierazle dira

Hemen da berriz Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF) desberdintasunak, prekarietate sozial eta laborala inposatuz eta herriei beren erabakiak hartzeko gaitasun burujabea ukatuz. Beren errezetak ezagunak dira: osasungintzan berrordainketa gehiago ezarri desinbertsio publikoa ordezkatzeko , osasun sistema pribatizaziora bultzatuz; lan prekarietate gehiago eta ahalmen gutxiago negoziazio kolektiboan; formula fiskal erregresibo eta injustuen aldeko apustua egin.

NMFren iragarpena ez da isolatua. Azken asteetan ikusten ari garen jokaeren helburua, pertsona eta herrientzat hain kaltegarria den agenda neoliberalean sakondu eta bizkortzea baino ez da. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza Librerako Tratatu Trasatlantikoaren (TTIP) inguruko negoziazioak bizkortzen ari dira. Europako eskuina eta sozial demokrazia eskutik helduta doaz eskubide sozial zein lan eta ingurumen eskubideen kontrako erasoa izango den Tratatuari babesa eta legitimitatea emateko. Testuinguru honetan, ezin da oharkabean geratu, Obama, Merkel eta gainontzekoek Bavieran izan den G7ren goi-bileran Tratatu honi eman dioten izaera estrategikoa, arma izaera emanez munduan menpean hartzeko.

Langile eta herritarren aurkako erasoan, fase berri batean sartzen ari gara. Hazkunde ekonomikoaren izenean, oraindik gehiago estutu nahi gaituzte burujabetza ukatuz, multinazionalen esku utziz, pobrezia larrian dagoen jende kopurua haundituz eta sinistaraziz prekarietate eta sozial eta laborala onartu beharreko sakrifizioak direla krisi ekonomikoa gaindituko bada.

Euskal Herrian, mobilizazio iraunkorraren bidez, proiektu noeliberala zalantzan jarri eta erantzuteko indarrak bizkortu behar ditugu. Datozen hilabeteetarako eginkizunak argi ditugu: TTIPari aurre egin, instituzioei eskatu Programa Sozialean jasotzen diren neurriak errealitate bihurtu daitezen, NMFren inposizioen aurren harresi bat eraiki, alternatibak eskeini eta burujabetza prozesu bat bultzatu arlo ekonomiko zein sozio-laboralean erabakitzeko eskubidea izan dezagun.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.