2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien Garraioa«NANUK enpresan, zaharrak berri»

«NANUK enpresan, zaharrak berri»

2013ko irailean, Elorrioko NANUK enpresako langileek borroka hasi zutenean, gutxi eskatzen zuten; Espainiako lan Erreforma ez aplikatzea eta errespetua. Bai, mende honetan, eta Euskal Herrian, langileek errespetua eskatzen jarraitzen dute.

Borrokatu zutelako, 2013ko azaroan hainbat akordio lortu zituzten, baina akordio haiek ez dute inondik ere errespeturik eta gestio-molde berririk sortu. Ondorioz, egoera benetan larrian aurkitzen gara urte bete beranduago. Enpresaren ohiko gestio prepotente eta inposaketaz beterikotik, bengantza pertsonala gehitu baitzaio.

Adibideak argiak dira, dokumentuz eta agiriz demostratu daitezkeenak:

1. Enpresa Hitzarmen bat sinatu zuten 2013ko azaroan. Bertan 1724 orduko lan jarduna adostu zuten.
* Hilabete eta erdi beranduago, enpresak, bataz beste, 200 orduz gainditzen duen lan egutegia aurkeztu zien. Urtarriletik uztailera arte negoziatzen ahalegindu arren, enpresaren BAI ala BAI proposamenak, epai-bideetara eraman gaitu.
* 2014ko irailean epaiketa egin da eta sententziak langileei arrazoia eman die.
* Enpresak Lan Hitzarmena urratu du.

2. Greba garaiko gertakariengatik ez zela inolako gain zigorrik egongo sinatu zuten 2013ko azaroan.
* Greba bitartean, eguerdiko 13:00etako KONTZENTRAZIO BATEGATIK, Iñaki Errazti gerenteak 3 langile salatu zituen.
* 2014ko irailean epaiketa egin da eta sententziak langileak ABSOLBITU ditu.
* Gatazkaren bukaerarako oinarrizko akordioa urratu dute.

3. %4ko soldata jeitsiera dela eta 2013ko uztailean epaiketa egon zen. Azaro horretan bertan, akordioa sinatu zen langile eta enpresako ordezkarien artean. Sententzia idazten zebiltzanez, ezin zitekeen “erretiratu”, baina LAB sindikatuak enpresari jakin arazi zion AKORDIOA ZELA BALEKOA, eta akordio lehenetsiko zela beti sententziaren gainetik.
* Sententzia iritsi zen langileei arrazoia emanez.
* Enpresak akordioa errespetatu ez eta sententzia ERREKURRITU egin zuen.
* 2014ko ekainean epaibideek argi esan diote enpresari “SINATUTAKO AKORDIOA ERRESPETATU BEHAR DUTELA”

Hau da NANUK enpresan langileek bizi dutena, beraien lan baldintzen etengabeko urraketa eta inposaketa gestioa.

Langileek orokorrean epaibideetan dena GALTZEN dutenean, NANUKeko langileek sententzia guztiak IRABAZI dituzte.

Ondorioz galdera bakarra egin dakieke bazkideei, ze etorkizun nahi duten enpresarentzako, bi aukera daude:

1. Errespetuzko gestioa, negoziazio eta akordioena, eta noski akordio horien errespetuan oinarritutakoa. Langile guztiekin harreman normalizatu bat ekarriko duena eta, ondorioz, enpresa zerbitzuen kalitatea, funtzionamendua eta bezeroaren satisfazioa lortuko duena.

2. Inposaketa eta gorroto gestioa. Etengabeko gatazka oinarri izango duena eta zerbitzu guztietan, ezinbestean eragin zuzena edukiko duena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...