2024-12-22
HomeEkintza SindikalaNanuk enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute gaur LABeko hiru afiliaturen...

Nanuk enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute gaur LABeko hiru afiliaturen inputazioa salatzeko

LAB eta ELA sindikatuek Tranportes NANUKeko beharginak 24 ordutako lanuztea egitera deitu dituzte, Iñaki Errasti Araña enpresako gerenteak LABeko hiru afiliatu inputatu dituela salatzeko.

Salaketa duela urtebete aurkeztu zen, NANUK-eko beharginek berezkoa eta duina izan behar duen hitzarmena lortzearren eta lan erreformaren aurka egin zuten greba mugagabean. Hura egiten ari zela eta bilkura batean, Transportes NANUK-eko gerenteak (ASETRAVI-ren buru dena) eta hura ordezkatuz, LABeko hiru afiliatuen aurkako salaketa jarri zuen.

Jarrera hori erakutsiz, enpresak, beldurraren bidez eta indarrez, behargin guztiak kikildu gura ditu, hiru behargin horiei gerta dakiekeena adibidetzat jarriz.

Enpresa azaltzen ari den jarrera ere salatzen dugu, negoziatu baino, haren irizpideak ezarri gura dituelako. Negoziatzen saiatu gara eta ezagutarazi diegu zertan den konponbidea; hark, ordea, “zer ematen didazue horren truke? (Iñaki Errasti Araña)” harrokeriaz erantzun du. Bultzatzen ari den jarrerak beharrezkoa ez den tirabira-girora garamatza.

Gaur egun eta enpresako gerenteak sustatuta (Iñaki Errasti Araña), Transportes NANUKen ohi baino tirabira-giro handiagoa bizi da. Zuzendaritzak, azkenaldi honetan, azken hogei urtean baino gehiago zigortu du, eta zigortu, jakina, grebalariak bakarrik zigortu ditu; Transportes NANUK-eko zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak hitzartu eta sinatu zutena (greba amaitzean lotu akordioa eta hitzarmenak ezarri orduak) sistematikoki ez du betetzen; salaketa aurkeztu du eta LABeko hiru afiliatuen aurkako epaiketa egin dadin bultzatzen du, eta enpresan, sistematikoki, sindikatuak jazartzen ditu.

Transportes NANUK-eko beharginek ez dute langileen eskubideak urra ditzakeen xantaiarik ez eta ezarpenik onartuko.

Hori dela eta LAB eta ELA sindikatuek 24 orduko lanuztea deitu dute gaur, hilak 18. Epaiketa egunean ere mobilizatzeko deia luzatu dute: ELORRIOKO udaletxearen aurrean (BAKE epaitegia) goizeko 09:00etatik 10:30-ak arte eta ELORRRIKO plazan, arratsaldeko 19:00-etatik 19:30-ak arte.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...