2025-04-01
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaNafarroan ez da egingo LOMCEk inposatutako kanpo probarik

Nafarroan ez da egingo LOMCEk inposatutako kanpo probarik


LOMCEk inposatzen dituen kanpo probak ez direla egingo albiste ona da Nafarroako Hezkuntza komunitatearentzat. Gobernu honi gonbitea luzatzen diogu lege arrotzen bidetik ateratzeko eta Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak eman ditzan. 

Aste honetan zehar Nafarroako 14 ikastetxetan 1. mailako DBHko ikasleek proba pilotoak pasatuko dituztela jakin du LABek. Ikastetxe hauetako langile eta gurasoek kezka hori adierazi digute. Proba horien edukia eta zergatiaz hainbat informazio jaso dugu, informazio kontrajarria zenbaitetan, baina galdezka eta galdezka jarraitu dugu; azkenean Hezkuntzako Zuzendari Orokorrak, Estebe Petrizanek ziurtatu duena hauxe izan da:

– Nafarroako Gobernuak beste erkidego batzuekin hitzarmen bat egin duela LOMCEk ezartzen dituen Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailako probak ez pasatzeko.

– Proba piloto hauek ebaluazio diagnostikoa prestatzeko direla. Ebaluazio hauek Nafarroakoak dira eta 6 mailan pasako dituzte aurten.

LABek Hezkuntza Zuzendari Orokorraren hitza ez du zalantzan jartzen, etorkizunean proba hauek LOMCEk ezarritako 6. mailako probak egiteko direla agerian geratzen bada, horrek esan nahiko du trikimailutan ibili direla eta sinesgarritasun osoa galduko luke Hezkuntza Departamentu honek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.