2024-12-20
HomeIndustriaMetalgintzaNafarroako Metalgintzarako hitzarmen plataforma aurkeztu dugu, langile guztien baldintzak funtsean aldatzea helburu

Nafarroako Metalgintzarako hitzarmen plataforma aurkeztu dugu, langile guztien baldintzak funtsean aldatzea helburu

Lanaldia murriztea, subrogaziorako bermea, soldata-igoera eta baztertzaileak ez diren kontratatzeko irizpideak dira LAB sindikatuaren Nafarroako Metalgintzako Hitzarmen berriaren plataformaren ardatzak.

Nafarroako Metalgintzako langileok erronka berri bati egin behar diogu aurre. Eta erronka hori, LABen ustez, hitzarmen ona lortzean datza, azken negoziazioetan pairatu ditugun atzeratze nabarmenak leheneratuz. Patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dituzten itunen ondorioz handitu baita malgutasuna, lanaldia ezkutuan areagotu da, enpleguari eta lan baldintzei eutsiko zaizkiela bermatu gabe, masiboki azpikontratatu da… Hitzarmenok patronalari soilik ekarri diote onura.

LABen irudikoz garaia da egoera alda dezagun eta eskubideen galera itzuliko duen eta sektoreko langileen baldintzak funtsean onduko dituen hitzarmena sina dezagun; are gehiago Metalgintzako Probintzia Hitzarmena okertzeari esker patronala milioi askotako irabaziak lortzen ari den honetan.

Hauexek dira LABek hitzarmen hau negoziatzeko dituen helburu eta ardatz nagusiak: lanaldia 24 orduz murriztea; subrogatzeko bermea; %4ko soldata-igoera Nafarroako KPIari lotua; eta sektoreko milaka langilek pairatzen duten genero eta sindikatuko bazterkeria mingarria saihesteko baztertzen ez duen kontratazio sistema ezartzea enpresei.

Garaia da borroka gaitezen. Asko dago jokoan, eta langileak piztuz bakarrik lortuko dugu sektorearen interesak asetzen duen hitzarmena.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Madrilen sinatu duten erretiro partzialaren akordioa antzua da eta euskal langileoi negoziazio kolektiboa bahitzen digu

Gaur Madrilen bildu da Espainiako Estatuko Administrazio Publikoen Mahai Orokorra, zeinean LABen parte hartzeko eskubidea lehen aldiz onartu den.

EAEko Hezkuntza Saileko lan legepeko irakasle eta hezitzaileen hitzarmen berria lortu dugu

Hamaika borroka eta 20 urte luzeren ondoren, heziketa bereziko hezitzaileon aitortzarako eta lan baldintzak hobetzeko aurrerapausoak dituen hitzarmena lortu du LABek.

Jaiak guztiontzat dira, eskubideak ere bai!

LABeko etxeko langileen atal sindikala eta Hego Euskal Herriko Etxeko eta Zaintzako Langileen Kolektiboak kanpaina bat egin ari dira sektore horretako langileen eskubideak aldarrikatzeko Gabonetako eta urte berriko jaietan; izan ere, uste dute egun horietan areagotu egiten direla lanaldietako abusuak eta jaiegunetako atsedenerako eskubideak ez errespetatzea.