2024-12-23
HomeUncategorizedNafarroako lan eskaintza publikoan zaharrak berri

Nafarroako lan eskaintza publikoan zaharrak berri

Irakaskuntzako Mahai Sektoriala bildu berri da. Bertan Lan eskaintza Publikoa, oposizioak eta zerrenda kudeaketaren aldaketari buruz hitz egin behar zen. Argipenetarako bilkura izan behar zuenak, Hezkuntza Departamentuko Kontseilariaren narrazio kronologikoan bihurtu da. Denborarekin irakasleriak dituen zalantzak eta egonezinak goraka doaz eta erantzunik ez dago.

Gobernuari sostengua ematen dieten alderdien arteko ezadostasunek jarraipena izan dute Mahai Sektorialean. Sindikatuen artean ere nabarmenak dira bi posizioak.

LABen ustez, LEP honekin Hezkuntza Departamentuak eta Gobernuak egiten ari diren prozesuaren kudeaketa onartezina da. Erabakiak hartzeko ahalmen eza behin eta berriro erakutsi dute eta botere mediatikoen aurrean bere proposamen teknikoaren defentsan ahulezia agerikoa izan da.

LABek prozesu honen hasieratik garbi adierazi du diagnostiko egin behar zela irakaskuntzan dauden beharrak identifikatzeko eta egitasmoak finkatzeko.

Hezkuntza Departamentua urrun gelditu da LABek egindako proposamenetik. Planifikaziorako denbora gutxirekin proposamena jendarteratu izanak, sektore erreakzionarioengan izugarrizko astindua sortu du euskarazko plazen kopurua dela eta ez dela. Agerikoa da oposizio eskaintzaren aitzakiarekin, sektore erreakzionarioak bere makinaria martxan jarri duela orain artekoa bermatzeko, euskaldunen eskubideen aurka, alegia.

Egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu. Arduradun politikoak, kargu publikoak eta halako bidegabekerien aurrean beste alde batera begiratzen dutenak, edo aktiboak izan direnak euskarazko eskeintzaren kontrako iritzi eta ekimenak sustatuz, Ezker Batua eta Podemos alderdiak kasu eta CCOO eta Afapnako sindikatuak, esate baterako. Penagarria da hauen euskararen kontrako jarrera.

LEPa erabaki teknikoa izan behar zen, baldartasun politiko dela medio, erabaki erabat politikoa bilakatu da, aurreko Gobernuek mugitzen ziren parametro berdinetan sartuz. Joko politiko honen kaltetuak irakasleak dira, honenbestez Gobernu honi eskatzen diogu bere erabakia bihar bertan jakinaraztea.

LABek argi utzi nahi du, LEP honi baiezkoa emateko baldintza zerrenden kudeaketa arautzen duen foru aginduaren aldaketa dela eta ezinbeztez zerrenda bakarra onartu behar dela.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...