2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaNafarroako irakaskuntzako oposaketak emankorrak eta baliagarriak izateko legealdi osorako planifikazioa behar dute

Nafarroako irakaskuntzako oposaketak emankorrak eta baliagarriak izateko legealdi osorako planifikazioa behar dute

NAFARROAKO HEZKUNTZAKO MAHAI SEKTORIALAREN LABen IRAKURKETA 

Ostiralean Nafarroako irakaskuntzako Mahai Sektorialean Administrazioak datorren ekainean burutuko diren Irakaskuntzako oposizioen berri eman zuen. Guztira 320 plaza lehen hezkuntzako kidegoan, baina kopuru hau behin behinekoa da, Mahai Orokorrak onartu behar baitu. Bigarren Hezkuntzako oposizioak datorren ikasturterako aurreikusi dira.

Egun aurkeztu dizkiguten oposizioen edukiak ikusi ondoren, aurretik aipatutako beharrei eta egitasmoei ez dietela erantzuten esan dezakegu, inongo irizpide pedagogikorik kontuan hartu ez duelako eta gutxieneko beharrak asetzeko baliagarria ez direlako. Azkar eta presaka egindako deialdia da irakasleen artean etsipena sortuko duena kopuru murritza delako eta denboraz berandu ateratzen delako.

Deialdi honek benetako beharrei erantzuteko irizpideak ez ditu kontuan hartzen, besteak beste, murrizketak (ratioak, ordu lektiboak), D ereduaren balizko zabalpena, PAIren ustezko moratoriaren ondorioak, behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko baliabide eta orduak…

Lehenago eskatu genuen bezala oposizio hauek deitu baino lehen, 60/2009 Agindu Foralaren aldaketa nahitaezkoa da, erabat baldintzatzen duelako zerrenden kudeaketa. Hezkuntza Departamentuak hau aldatzeko borondatea erakutsi du. 

Orduan, LABek garbi esan zuen oposizioak emankorrak eta baliagarriak izateko legealdi osorako planifikazio baten beharra dagoela. Ahalik eta zabalena plaza kopuruari dagokionean eta kalitatezko irakaskuntzari erantzunen diona.

Behin eta berriro, LABek garbi adierazi du seriotasunez aztertu behar dela zein den oraingo irakaskuntzako errealitatearen abiapuntua eta ikasturte honetan egoeraren diagnosi sakona egin behar dela, etorkizuneko beharrak identifikatzeko eta planifikazio on baten bidez kudeatzeko. Besteak beste, murrizketak bertan behera geratzen balira irakasle kopurua handituko litzatekeelako eta bestetik, D ereduaren zabalpenak sortuko lituzkeen beharrak asetzeko. 

Bukatzeko bere momentuan gainontzeko sindikatuei eta administrazioari luzatutako proposamena inoiz baino aproposagoa dela aldarrikatzen dugu, hau da, ikasturte honetan oposizio deialdirik ez egotea eta bitartean indar guztiak jartzea murrizketak bertan behera geratzeko. 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...