Herri mugimenduko hainbat eragilek eta kolektibok agerraldia egin dute Iruñean, abenduaren 1erako Hego Euskal Herrian sindikatuok deitutako mobilizazio egunarekin bat egin dutela adierazteko, joan den astean Bilbon egindako agerraldiaren harira. Hain zuzen ere, egun horretan, Nafarroari dagokionez, goizean Iruñean mobilizatuko gara, 11.00tan, CEN-tik abiatuko den manifestazioa burutuz. Arratsaldean berriz, hitzordua 18.00etan izango da, Parlamentuan. Lizarran, 18.30ean, PSN-PSOEren egoitzatik abiatuko gara eta Tafallan, 19.30ean, Plaza Navarratik. Tuteran ere kaleak hartuko ditugu.
Iruñean egindako agerraldian, besteak beste, honako eragileak egon dira presente: Martes al Sol, Parlamentu Soziala, Nafarroako Osasun Plataforma, AHT gelditu Nafarroa, Nafarroako Pentsionistak Martxan, Iruñeako Pentsiodunen Mugimendua, Oneka, Ernai, Bilgune Feminista eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak.